Eu

Datorren urtean 1.020.161.381 euroko inbertsioa egingo du Enplegua eta Gizarte Politikak Sailak enplegua, kohesio soziala eta familientzako babesa sustatzeko

2018.eko azaroak 07

 

  • Enplegua eta Gizarte Politikak Saileko 2019rako aurrekontua aurkeztu du Legebiltzarrean Artolazabalek
  • 16 asteko baimena haurdun ez dagoen gurasoarentzat
  • Babesa zaintzaileei eta zahartze aktiboari
  • Lanbide zerbitzuen digitalizazioa eta hobekuntza

 

VG 2018 11 07

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek azaldu duenez, 2019ko ekitaldirako bere saileko aurrekontuak “helburu nagusitzat ditu “enplegurako sarbidea eta gizartearen ahalik eta ongizate handiena lortzea” eta nabarmendu egiten ditu bi seme-alaba edo gehiago dituzten familiei laguntzeko neurri berriak eta 16 asteko baimena haurdun ez dagoen gurasoarentzat, baita enplegurako sarbidea izateko ekimenak, batez ere kolektibo kalteberenentzat, eta zaintzaileentzako arreta ere”. Aurrekontua 1.020.161.381 eurokoa da, pertsonalari dagokion kapitulurik gabe, eta % 0,7 gehitu da, hau da, 6.777.239 euro gehiago.

 

Artolazabalek batzorde parlamentarioan azaldu du bere saileko aurrekontu-proiektua, eta berarekin batera izan dira Enplegu eta Gazteriako sailburuorde Marcos Muro, Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibia, Lanbideko zuzendari nagusi Borja Belandia eta Zerbitzuen zuzendari Iñaki Arrizabalaga.

 

“Kontu hauekin bermatu egiten da enplegu-kuota handiagoak lortzea, kalitate handiagokoak, eta horretarako indartu egiten ditugu enplegu-prestakuntza, laneko kontziliazio-politiken hobekuntza eta babesa, eta Familiaren aldeko eta Haurrak babesteko itun sozial baten proposamena, erronka demografikoa gainditzen laguntzen duela kontuan hartuta. Hala, 19,5 milioi euro izango dira kontziliazioa eta berdintasuna bultzatzera bideratutakoak; kolektibo desfaboratuak gizarteratzeko eta haien inklusiorako konpromiso bat, desgaitasunak dituzten pertsonen artean enplegua sustatuz”.

 

Sailaren beste helburu batzuen artean, Artolazabalek nabarmendu du garatu egingo direla “adineko pertsonak babesteko ekintzak eta sustatu egingo da zahartze aktiboa zaintzaileei zuzendutako estrategia batekin; lan-kolektiboen etengabeko prestakuntza eta enplegu batean sartzeko prozesuan dauden horiena; gure Gazteriarentzako lan erabakigarria, haien emantzipazioan eta bizi-proiektu baten definizioan lagunduz eta babes solidarioa bizitza hobeago baten bila dabiltzan pertsonentzat”.

 

Aurrekontu sozial eta jasangarri bat aurkezten dugu, eta arreta berezia jartzen dugu gizarteko sektore kalteberenetan. Hala, enpleguan, prestazio sozialen arretan oinarritzen da aurrekontua, familiari eta pertsonei laguntzeko” adierazi du Artolazabalek.

 

Langabezia murriztea

2019rako Enplegua eta Gizarte Politikak Saileko aurrekontu-proiektuak helburu hauek azpimarratzen ditu: “sortzen ari den enpleguaren kalitatea hobetzea eta langabezia-tasa % 9,5etik behera murrizteko joera positiboa irmotzeko, kolektibo kalteberenetan arreta berezia jarrita, hau da, gazterian, emakumeengan, luzaroko langabeengan eta desgaitasunak dituztenengan”.

 

“Babes erabakigarria ematen diegu familiei eta lan-bizitza eta familia bateragarriagoa izan dadin lagundu nahi dugu. Gainera, erantzunkidetasunezko kontziliazio horrek lagundu egiten du soldata-arraila murrizten, eta bereziki egin daitekeen zerbait da ETEetan. Aitatasunagatiko baimenek, baimen horiek jasotzen dituen dekretuarekin, babestu egingo dute ekimen hori” azaldu du Artolazabalek.

 

Artolazabalek adierazi bezala babestu egiten du “Hirugarren Sektore Soziala, euskal gizarteak apustu egin du Hirugarren Sektorearen ekarpena aitortu eta bultzatzeko, euskal gizarte-ehuna indartzeko, herritarren arteko elkarrizketa sustatzeko eta ekimen publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza irmotzeko, eta horretarako Hirugarren Sektore Sozialaren Estrategia eta Euskal Behatokia garatuko ditugu”.

 

“Adineko Pertsonen eta zahartze aktiboaren Sustapenean dihardugu lanean. Xedea da gure adinekoak, urte gehiago ez ezik, hobeto ere bizi daitezen lortzea. Horretarako, betiON Telelaguntza zerbitzua zabaldu eta hobetu egin dugu; Agenda Nagusi dugu, zahartzen doazen pertsonekin baterako gobernantza-eredu bat ezartzeko. Euskadi Lagunkoia programa sustatzen dihardugu, dagoeneko nazioarteko erreferente bilakatua, adineko pertsonekin lagunkoiak diren inguruneak sortzeko eta haiek gizartean parte har dezaten sustatzeko. Zahartze aktiboaren indizea eguneratuko dugu berriro gu Europarekin alderatzeko. Gainera, arreta berezia jartzen dugu menpeko pertsonen zaintzaileengan, eta horretarako estrategia bat dugu aurreikusita datozen urteetarako (2019-2022)” zehaztu du.

 

Gazteriari dagokionez Artolazabalek adierazi duenez, “lan- eta gizarte-ingurune aldakor batean hainbat plan eta programa sustatzen ditugu enplegu-prestakuntzarako, gazteek euren bizi-proiektuari ekin ahal izateko helburuz”.

 

Artolazabalek aurrekontuaren inguruan emandako azalpenetan nabarmentzekoa da 2018/2020rako Herritarren, kulturartekotasunaren eta immigrazioaren eremuan jarduteko V. Planaren Garapena. “Migrazioari modu integral batean heltzeko aukera bat da, igarobideko migratzaileentzat zein gure artean geratzea erabaki dutenentzat beren bizi-proiektuari ekiteko”.

 

Egoitza-esklusio larriko egoerei ere egiten diegu aurre Etxegabekoentzako Euskal Estrategia 2018-2021en bitartez. Gainera, kudeatu egiten ditugu premia sortu berriak, pobrezia energetikoa, neurri handi batean Gizarte Larrialdietako Laguntzak baliatuz eta laguntza horiek jasotzen ez dituzten familia kalteberak Gurutze Gorriaren bitartez babestuz. Gizarte Zerbitzuetako Euskal Sistema irmotzen laguntzen dugu urteko funts ekonomiko baten bitartez; funts hori kontsolidatu gabe dauden zerbitzuetarako dira (berriak edo garapen-maila urrikoak) foru edo udal eskumenekoak. Eta, azkenik, Boluntariotza sustatzen dugu Euskal Boluntariotza Estrategia 2017-2020ren esparruan” gaineratu du sailburuak.

 

“Gaur aurkezten dugun aurrekontuak helburutzat du Herrialde gisa ditugun erronka demografikoei aurre egitea. Euskal herritarren premia sozialei heltzea, kolektibo kalteberenak kontuan hartuta, desberdintasunak murrizteko eta ezabatzeko borrokatuz eta emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunaren alde lan eginez. Aurrekontu errealista bat da” zehaztu du.

 

Zifrak

Helburu horiek lortzeko, Beatriz Artolazabal buru duen Sailak aurrekontu irmo bat landu du, 1.020.161.381 milioi eurokoa, pertsonalaren kapitulurik gabe. 2019rako aurrekontua % 0,7 gehitu da, hau da, 6.777.239 euro gehiago.         

 

Ahalik eta pertsona-kopuru handienaren lan-aktibazioa lortzea da helburua eta lan horretan funtsezko zeregina betetzen du Lanbidek. Beste xede bat da Lanbidek zerbitzu integratuagoak eskaintzea pertsonei eta enpresei, “ibilbide” kontzeptua modu esanguratsu batean azpimarratuz. Gure asmoa da erabiltzaile bakoitzak laguntza eta arreta pertsonalizatua izatea enpleguan sartzen denean edo bere enplegua hobetze aldera” azaldu du Artolazabalek.

 

Lanbide

Lanbideren aurrekontua 2019rako –pertsonalaren kapituluarekin– 884.967.000 eurokoa da. Aurrekontu hori banakatzean, 28,10 milioi bideratzen dira Enpleguko eta Gizarte Politiketako Egitura eta Babes programara; dagozkion zuzkidurak 617.947 euro gehitu dira aurreko ekitaldiarekiko (% 2,2 gehiago).

 

Lanbideko aurrekontuaren 489,27 milioi gizarte-inklusiorako dira, eta horietatik 470 milioi DSBE/EPO prestazioak ordaintzeko. Baliabideen kudeaketa hobeago batez ari gara. Partida berregokitu bada ekonomiaren hobekuntzari esker izan da, eta hori islatuta geratu da eskariaren eta gastuaren murrizketa irmotu denean. Hori gizarte-politikak eta enplegu-politikak indartzeko inbertitu da.

 

256,80 milioi enplegurako dira; % 6,2 gehiago, batez ere enplegua sustatzeko eta enpresentzako zerbitzuak sustatzeko zerbitzuetan. Datorren ekitaldian, Lanbidek 110.789.245 milioi euro bideratuko ditu prestakuntzarako; 2,3 milioi gehiago. Portzentajeetan emanda, % 2,1 gehiago.

 

2019an Lanbideko Bulegoen sareko irisgarritasuna eta instalazioak hobetzen jarraituko dugu 4,5 milioi euroko inbertsioarekin; Lanbideko bulegoak birkokatu, hobetu eta berrantolatu egingo dira, erabiltzaileentzako arreta hobetzeko. Gainera, aurreikusita dago Lanbide digitalizatzea, aukera emango duena kudeaketa nabarmen hobetzeko. Horretarako, 1.840.000 euro bideratzen ditugu.

 

Bestalde, kalteberatasun egoera larrienean dauden pertsonek (gazteak, emakumeak, 55 urtetik gorakoak, luzaroko langabeak eta desgaitasunak dituzten pertsonak) arreta berezia jasoko dute; haientzat politika espezifikoak ezartzen dira haien premiei erantzuteko, enplegu baterako sarbidea izan dezaten.

 

Gazteria

“Gazteriaren eremuan, sailaren helburua da gazteak emantzipatzea lortzea, eta horretarako, Gazte Bermea programaren bitartez, 6,5 milioi euro inbertituko ditugu gazte langabeen prestakuntzarako eta kontrataziorako. Eremu honetan, GazteBizhitza gazteen informazio-zerbitzu espezifikoa bultzatzen jarraitzen dugu, hezkuntzan, enpleguan eta etxebizitzan oinarrituanabarmendu du Artolazabalek.

 

Gazteen enplegua atalean propio nabarmendutako programek partida hauek dituzte: Hezkuntza-mundutik lan-mundurako trantsizioa programa: 3.000.000 €; Gazteen itzulerarako programa: 1.500.000 € eta ekintzailetza sustatzeko programa: 500.000 €.

 

Enpleguaren eremuan, Artolazabalen sailak babestu egiten du “tokiko ekonomiaren hazkundea, espiritu enpresariala sustatzen dugu eta enpresen lehiakortasuna hobetzen dugu. Horretarako, Tokiko Enplegu Planen alde egiten dugu apustu, 22.000.000 euroko inbertsioarekin kolektibo kateberenei laguntzeko: gazte langabeak, 55 urtetik gorakoak, emakume langabeak, DSBEaren hartzaileak, eta luzaroko langabeak”. Plan horien oinarriak dira enplegua sustatzeko ekintzak; kontrataziorako laguntzak, eta beste ekintza batzuk tokiko garapenerako eta proiektu estrategikoetarako.

 

Desgaitasuna

2019 ekitaldian apustu irmoa egin dugu enpleguaren alde desgaitasunaren eremuan, eta horretarako enplegu-zentro espezifikoen kopurua gehitu dugu, lanpostuak mantentzeko eta sortzeko. Horretarako, 8,5 milioi euro gehitu zaizkio partida honi; 41,5 milioi guztira, aurreko ekitaldiko 33 milioien aldean. Gainera, 6 milioi euroko partida bat eskaini dugu eragile laguntzaileekin Kontzertuak formalizatzeko. Esperientzia pilotu bat da hau, tokiko eremuko funtsezko eragileekin akordio egonkorrak lortzea helburu duena” azaldu du Artolazabalek.

 

Bestalde, 1,7 milioi kontsignatuko ditu lankidetza publiko/pribatuen proiektuetarako, lan-munduan txertatzeko proiektuak garatzeko. “Era berean, 2019an laneratzeko enpresak sortzeko eta eusteko laguntzak bultzatzen jarraitzen dugu. Laneratzeko enpresa horiek Euskadik harrotasunez bere egindako eredu bat dira, aitzindari baitira alderdi askotan, gure Herrialdearen kohesio sozial handiago bat lortzeko lagungarri” azpimarratu du Enpleguko sailburuak.

 

Gizarte-inklusioa

Beatriz Artolazabalek dioenez “Gizarte Inklusioaren barruan dago aurrekontu-zuzkidura DSBE eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria ordaintzeko prestazio sozialei erantzuteko. 2019 ekitaldian, aurreikusita dago Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) kopurua % 2,25 gehitzea. Horrekin, prestazio horren igoera Administrazio autonomikoaren soldata-igoeraren portzentajearekin parekatuko litzateke. Eremu horretan, 2,6 milioi euroko partida bat nabarmentzen da lan-aurreko egoeran dauden pertsonen segimendua finantzatzeko Autonomia Erkidegoko udalekin batera”.

 

Gizarte Larrialdietako Laguntzak partida ere zabaldu egin da; datorren urtean 27,5 milioi eurokoa izango da, GLLak baliabide gehiagorekin osatzea erabakitzen duten udalerriak finantzatzeko izango den partida milioi-erdi euro gehituta. Beste alderdi bat, GLLen hartzaile ez diren pertsonen pobrezia energetikoko egoerei buruzkoa da; haientzat 400.000 euroko partida kontsignatzen da.

 

Gizarte Politikak

Gizarte Politiken eremuan, Artolazabalek iragarri duenez, hobetu egingo dira aurreko ekitaldiko zuzkidurak “2018ko 136.430.075 euroetatik 149.586.173 euroetara; beraz,13.156.098 euroko gehikuntza (+ % 9,64). 2017az geroztik (urte hori barne) eta denbora mugagabez, funts bat dago egonkortu gabetzat hartzen diren zerbitzuak eta prestazio ekonomikoak garatzeko proiektuetarako, udal nahiz foru eskumenekoak badira ere. Funts horrek 20 milioi euroko aurrekontua izango du”. 2019 ekitaldiari begira, Funts horri zuzendutako ekarpen finantzarioak Eusko Jaurlaritzak (14.008.000 euro) eta Foru Aldundiek (5.992.000 euro) egingo dituzte.

 

“Euskadik aurre egin behar dio demografiaren funtsezko eta lehentasunezko erronkari. Estatuan aitzindariak gara familiei zuzendutako laguntzetan, duten izaera unibertsalagatik, baina jabetzen gara apustu egin behar dugula haurrei eta familiei erabakitasun handiagoaz lagunduko dieten politiken alde. Gure Herrialdeko giza balioen, balio sozial eta kulturalen transmisio-bide izateaz gainera, demografiaren aurrerapenaren, orekaren eta sostenguaren berme bat daadierazi du Artolazabalek.

 

Kontziliazioa

Artolazabal sailburuak nabarmendu duenez, “Enplegua eta Gizarte Politikak Sailaren 2019rako helburuetako bat da erantzunkidetasunezko kontziliazioa bultzatuko duten politika publikoak ezartzea. Arrazoi horregatik, familiaren eremuan egindako inbertsioa, 71.697.868 eurokoa zena, ia 82 milioi eurokoa da; % 14,21 gehikuntza, hau da, 10 milioi euro baino gehiago”.

 

Horretarako, modu mailakatu batean barneratuko da prestazio bat haurdun ez dagoen gurasoarentzako eszedentziak estaltzeko, 12 asteko aldirako. Hori, jaiotzaren ondorengo hamabi hilabeteetan eta amatasun-baimenarena ez bezalako aldi batean, kotizazio-oinarriaren % 100aren baliokide den kopuruarekin. Jardute-lerro horren aurrekontua 19.560.794 milioi eurokoa da. Neurria modu mailakatu batean aplikatzeak berau hedatzea eskatzen du, lehen fase batean, bigarren seme-alabengan eta hurrengoengan.

 

Lanbiden garatzen den Kontziliazio Programa nabarmendu du Artolazabalek, 2.200.000 euroko aurrekontuarekin, Enpresak sustatuz langileen kontziliazioan laguntzeko. “Gainera, 2019an, jarraitu egingo dugu euskal enpresei laguntza indibidualizatua eskaintzen, batez ere ETEei, bizitza pertsonala, lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko neurriak ezartzeko, baita eremu horretan lanean diharduten enpresak ziurtatuko dituen beste bat ere”.

 

Enplegua eta Gizarte Politikak Sailak indartu egingo du Haurren Behatokia eta horretarako aldez aurreko azterlan bat egingo du gurasoen aurkako indarkeria prebenitzeko programa berri baterako eta beste azterlan bat adingabeenganako indarkeriari buruz, premiak ezagutu eta ekintzak ezartzeko. “Gure Familia programak biltzen dituen jarduketen artean daude Euskadin soldata-arraila murrizteko Estrategiari eta Ekintza Planari estaldura emango dietenak. Kontzeptu horietarako zuzkidurak 95.000,00 eurokoak dira“ zehaztu du.

 

Telelaguntza

Gizarte Zerbitzuen eremuan nabarmentzekoa da Gobernuak egindako apustua gizarte-zerbitzuen eredua irmotzearen alde, 2019rako 33.940.727 euroko inbertsioarekin (% 1,97). Garatutako ekimenen artean nabarmentzekoa da “betiOn” Telelaguntza zerbitzua, beste erkidego eta herrialde batzuentzat erreferentzia, eta berebiziko garrantzia duena beren etxeetan bizi diren adineko pertsonentzat edo desgaituentzat. Telelaguntzarako aurrekontua 2019rako 9,4 milioi eurokoa da. 2019rako aurreikusita dago betiOn telelaguntza 51.000 erabiltzailerengana iristea.

 

“Gainera, aurrerapausoak ematen ari gara zerbitzua eta etxeak digitalizatzeko eta nahi ez den bakardadeari aurre egiteko helburuetan, eta zaintzaileak babesteko programan. Bestalde, nabarmentzekoa da Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeei emandako babesa, 6 milioi eurotik gorako laguntzekin. Eta 1.100.000 €-ko zuzkidura dago genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzeko” azaldu du Artolazabalek.

 

Migrazioa eta kulturartekotasuna

Immigrazioari eta migrazio-mugimenduei dagokienez, Artolazabalen ustezEuropa osoan begien bistakoa den errealitate bat da eta, gero eta dibertsitate kultural handiagoaren barruan, fenomeno hori Euskadiko eta Europako etorkizuneko gizartea definituko duen giltzarrietako bat da. 2019rako aurrekontuan aurreikusita dagoen inbertsioa 5,8 milioi eurotik gorakoa da; 1.816.431 euro baino gehiago, hau da, % 44,89”.

 

2019rako martxan jartzen hasiko dira 2018-2020rako Herritarren, Kulturartekotasunaren eta Immigrazioaren eremuan jarduteko V. Planean bildutako ekintzak, eta 149.445 euroko partida aurreikusten da. “Pertsona migratzaileen integrazio erreal eta efektibo baten alde egiten dugu apustu eta indartu egingo dugu, kulturartekotasunean lanean ari diren erakundeekin batera, immigranteen hizkuntza-normalizazioa, 70.000 euro horretarako bideratuz”.

 

2019an 1.000.000 euro bideratuko ditugu igarobidean diren migratzaileentzako baliabideak finantzatzera, eta 664.000 euro Euskadin bizi nahi duten migratzaileentzako Harrera Programa indartzera: pertsona horiei gure lurraldean emango dituzten aurreneko pausoetan laguntzen zaie, haiei harrera eginez, eta informazioa eta prestakuntza eskainiz” zehaztu du Beatriz Artolazabalek.

 

Dibertsitatearen politiketan nabarmentzekoak dira Immigrazioa, LGTBI eta Ijitoen Herria eremuetako jarduketak, gure erkidegoan pertsona guztien bizikidetza sustatzera zuzenduak. Arlo horretan kokatzen dira ondokoei zuzendutako partidak: Biltzen-Integraziorako eta Kulturen arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzua (918,6 mila euro) eta Berdindu Zerbitzua (215 mila euro).

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak