Eu

Emilio Sola: “Adinekoak, zerbitzu eta prestazioen hartzaile izateaz gainera, ahotsa eta protagonismoa duten benetako eragile aktibo izan daitezen nahi dugu”

2018.eko azaroak 07
  • Nagusi Aretoa ostiral honetan inauguratuko da, BECen, eta, bertan, Eusko Jaurlaritzak bere standa izango du

 

Barakaldo 2018 11 07

Emilio Sola Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak gaur zera esan du: “gizarte integratzailearen alde egiten dugu, guztion artean eraikitako eta adinekoak, prestazio eta zerbitzuen hartzaile izateaz gainera, ahotsa eta protagonismoa duten eta beste belaunaldi batzuekin harreman iraunkorra eta naturala duten benetako eragile aktibotzat dituen gizartearen alde”.

 

Hala adierazi du Nagusi - adinekoentzako aisia, zerbitzu eta jardueretarako aretoaren 23. edizioa aurkezteko prentsaurrekoan; datorren asteburuan izango da, Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren. Aretoak aisia, kultura, kirol eta prestakuntzako proposamenen eskaintza askotarikoa eta zabala du. Nagusirako sarbidea eta parte-hartzea erabat doakoak dira.

 

Ekitaldi horretan, Eusko Jaurlaritzak standa izango du; bertan, teknologia berriei, zahartze aktiboari eta osasungarriari, zaletasunen sustapenari, etxetik irteteko konbitari eta belaunaldien arteko elkarbizitzari buruzko informazioa, orientazioa eta aholkularitza eskainiko ditu.

 

Solaren iritziz, “erretiro-adinera iristen diren belaunaldiak gero eta gazteagoak dira, prestakuntza hobea dute, bizi-itxaropen gehiago dute eta beren astialdia erretiratuen klub eta etxeetara bakarrik joatearekin zerikusirik ez duten kausa eta jardueretan baliatzeko beharra dute”.

 

Eusko Jaurlaritzak esperientzia luzea du eremu horretan; bertan, zenbait lan garatu ditu, besteak beste, BetiON telelaguntza-zerbitzua, zeina, Emilio Solaren iritziz, “estandarra da zailtasunak dituzten adinekoei arreta emateko konpromisoan”. Gainera, zenbait programa sustatu ditu, besteak beste, Euskadi Lagunkoia; bertan, 64 udalerri eta saltoki eta zerbitzu-enpresa ugari daude, kolektiboarekiko ingurune lagunkoiak sortzeko. “Era berean, ezkutuegi dauden arazoez arduratu gara, baina baita zabalduegi daudenez ere, esaterako, adinekoekiko abusuaz eta tratu txarraz”, esan du. “Bizitza osasungarria, etxeko segurtasuna, ariketa fisikoa, boluntariotzaren sustapena, zahartzen diren pertsonekiko gobernamendukidetza, kulturaren sustapena, gizarte-ekimenekiko laguntza zuzena, zaintzaileentzako arreta eta abar. Horiek guztiak Eusko Jaurlaritzak eremu horretan egiten duen lanaren funtsezko elementuetako batzuk dira”.

 

Prentsaurrekoan, Gizarte Zerbitzuetako zuzendariarekin batera Xabier Basañez Bilbao Exhibition Centreko zuzendari nagusia, Mikel Antizar Barakaldoko Udaleko Gizarte Ekintzako zinegotzi ordezkaria eta Andoni Rekagorri Bilboko Udaleko Gizarte Ekintza Arloko aholkularia izan dira.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak