Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Borja Belandia: “Lanbidek pertsona eta enpresetan ahalik eta eragin handiena nola izan bilatzen du”

2018.eko azaroak 06
  • “Enpleguaren Nazioarteko I. Biltzarra. Erronkak, aldaketa handia egiteko” biltzarra, Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian

VG 05 11 2018

Borja Belandia Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak, gaur, Vitoria-Gasteizen, zera nabarmendu du: “Lanbiden, eragile publiko eta pribatuekin batera, pertsonetan eta enpresetan beren eskariei erantzuteko ahalik eta eragin handiena nola izan bilatzen dugu”.

 

“Enpleguaren Nazioarteko I. Biltzarra. Erronkak, aldaketa handia egiteko” biltzarra Europa Jauregian izan da, eta Eusko Jaurlaritzak antolatu du. Bertan, Belandiak zera esan du: “Euskadin lan-merkatuaren joerak bost eremu handitan sailkatzen dira: gizartearen, teknologiaren, ekonomiaren, ingurumenaren eta politikaren arloak. Joera horiek oso azkar ari dira mundu hau eraldatzen”. Testuinguru horretan, Lanbidek “epe laburra, ertaina eta luzea” lantzen ditu, etorkizuneko eskariei aurrea hartu ahal izateko eta, horrela, “enpresa eta pertsonetara egokitutako prestakuntza-ibilbide onenak eskaini ahal izateko”.

 

Horretarako, Lanbide erakunde gaztea –2011. urtean sortu zen– hura erreformatzeko eta modernizatzeko lanean ari da, aurrez aurreko zerbitzua emateko 42 bulegoek “ahalik eta zerbitzu onena” eskain dezaten. “Gure lana pertsonei eta enpresei orientazioa ematea da”, esan du Belandiak, “eta, berengandik zenbat eta hurbilago egon, orduan eta hobeto egiten dugu, tokiko eragileekin lankidetzan eta beren errealitateak ezagutuz”. Horren harira, zuzendariak zera esan du: “teknologiak ere lagundu egiten digu, eta, hori horrela, aurrerapen teknologikoak onuragarriak dira guretzat, baina, gure ustez, tokiko bulegoen egitekoa sendotzea ezinbestekoa da”.

 

Lanbidek, dagoeneko, “ahalegina” egin du “lan-merkatuan eragiten duten eragileen mapa” identifikatzeko, eta arreta-eredu berria garatzen ari da, bulego bakoitzaren euskarri-elementuak hobetzeko. “Hurbiltasuna eta eragile guztiekin elkarrizketak izatea bilatzen dugu”.

 

Gainera, Lanbide digitalizatzen ari da; apustu horren bidez, Euskal Enplegu Zerbitzuak “eguneroko kudeaketa arindu” ahalko du; izan ere, urtean bi milioi dokumentu kudeatzen ditu. Halaber, enplegu-ataria eskaini nahi du, besteak beste.

 

Lanbideko zuzendari nagusiak Biltzarraren bigarren jardunaldia itxi du; hitzaldian, Euskal Enplegu Zerbitzuaren profila ere nabarmendu du, euskal gizartearen tresna kohesionatzaile gisa. “Lanbideren garrantzia kalitateari eta eskaintzen dituen zerbitzuen eskuragarritasunari dagokienez herritarrei eta enpresei eman diezaiekeen balio erantsia sortzeko eta erakusteko duen gaitasunaren araberakoa izango da”, esan du. Hori horrela, Belandiak esan du ziur dagoela etorkizunean “erantzun lokalizatuak eta hurbileko tresnak eskaini” behar direla.

 

Biltzarra

Hiru egunez, euskal hiriburuko Europa Biltzar Jauregian enplegua, horietara jotzeko aukera eta enpleguaren joerak aztertu dira; izan ere, munduko aldaketak eta horiek enpleguan, enplegu-politika publikoetan, enplegu- eta laneratze-politiken etorkizunean, enpleguaren etorkizunean eta enpleguaren eragile sortzaileen eginkizunean duten eragina aztertuko dituzte.

 

 

Iruzkin bat
  • @gananzia
    2018.eko azaroak 07

    Comentario de Twitter:
    Borja Belandia: “Lanbide busca cómo buscar el mayor efecto posible en las personas y en las empresas” https://t.co/Alm3qNSHnd

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak