Berriak Hezkuntza
Eu

26,6 milioi euro Haur Hezkuntzako lehen zikloa eskaintzen duten eskola pribatuentzat (Gobernu Bilera 2018-11-06)

2018.eko azaroak 06

Egun Euskadin hezkuntza maila hori eskaintzen duten 272 eskola pribatu daude, 13.441 haurrekin 

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, 2018-2019 ikasturterako Haur Hezkuntzako lehen zikloa eskaintzen duten titularitate pribatuko haur-eskolentzat diru-laguntzak arautzen dituen Agindua.

Hezkuntza Sailak 26.595.745 euro bideratzen ditu diru-laguntza deialdi honetara, honako helburu hauekin: aipaturiko hezkuntza zentrook mantentzen laguntzea, zerbitzu horiek erabiltzen dituzten familien kuotak gutxitu eta bateratzea, eta zerotik hiru urtera arteko haurrentzako eskola horietan ematen diren hezkuntza eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea. Era berean, egun dagoen eskaintza finkatzea eta, beharrezkoa izanez gero, handitzea ere bada diru-laguntza hauen xedea.

Eskola hauek, Haurreskolak Partzuergoko haur-eskolek eskaintzen duten zerbitzuaren osagarri dira, eta haiekin batera, euskal familiei familia bizitza eta lanbidea bateratzeko funtsezko hezkuntza-zerbitzua eskaintzen diete.

Egun, Haur Hezkuntzako lehen zikloa eskaintzen duten 272 zentro daude Euskadin, hezkuntza-maila hori eskaintzeko behar bezala baimenduta egonik, diru-laguntza hauen onuradunak izan daitezkeenak. 2018-2019 ikasturte honetan, 13.441 haur daude eskola horietan matrikulaturik. Diru-laguntza deialdi honetan eskaerak aurkezteko epea 15 egunetakoa izango da, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasita.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko