Berriak Hezkuntza
Eu

525.000 euro Unibertsitate eta Enpresaren arteko Euskal Estrategiari bultzada emateko (Gobernu Bilera 2018-11-06)

2018.eko azaroak 06

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, lau diru-laguntza zuzen ematea Unibertsitate eta Enpresaren arteko 2022rako Euskal Estrategiaren baitako ekintzak bultzatzea helburuarekin. Laguntza hauen onuradunak Euskal Unibertsitate Sistemako hiru unibertsitateak eta Euskampus Fundazioarioa dira. Lau diru-laguntzek orotara 525.000 euroko diru-kopurua dute, era honetan banaturik:

  • UPV/EHU-k, 200.000 euroko diru-laguntza zuzena
  • Euskampus Fundazioak, 50.000 euro
  • Deustuko Unibertsitateak, 150.000 euro
  • Mondragon Unibertsitateak, 125.000 euro

Diru-laguntza hauen helburua da unibertsitatetik enpresarako transferentzia sustatzeko eta indartzeko eskuartean dituzten honako ekintza hauek burutzea:

  • Gaitasunen Mapa egitea
  • Unibertsitatea-enpresa konexiorako sistema ezarri eta sendotzea
  • Balioa sistematikoki elkarrekin sortzeko espazioak diseinatu eta ezartzea
  • 4Gune Klusterraren marka eta irudia sortzea
  • Interesgarri gerta litezkeen ekimenak begiz jotzea eta komunikazio ekintza koordinatuak diseinatu zein gauzatzea
  • Fabrikazio aurreratua, prozesu berritzaileak eta 4.0 Industriaren inguruko ekitaldi garrantzitsuetan parte hartzea
  • Prestakuntza Dualean eredu berriak definitzea, tutoreen formazioa, Prestakuntza Dualeko tutoretzen jarraipenerako sistema, eta nazioarteko I-Dual deritzon formazioa
  • Unibertsitatea eta Lanbide Heziketaren arteko lankidetza eredua
  • Inkubagailuak: ekintzailetza ereduak
  • Unibertsitateko ezagutza enpresa arlora transferitzeko ekintzak
  • 0 Industriaren eremuan Unibertsitatea-Enpresa erronkak inkubatzea
  • Estrategia eta ingeniaritza teknologikoa hedatzeko ekitaldiak, eta gizarte nahiz ekonomia eragile nagusien premia eta kezkak definitzea

Unibertsitate eta Enpresaren arteko 2022rako Euskal Estrategia 

Unibertsitate eta enpresaren arteko lankidetza sustatzea premiazko erronka bat da eta, gaitasun handietako pertsonak prestatze aldera, gizartean gero eta handiagoa den eskaerarekin bat dator. Horregatik, Hezkuntza Sailak Euskal Unibertsitate Sistema sendotzeko egiten duen apustuaren lan-ildoetako bat da Unibertsitate eta Enpresaren arteko 2022rako Euskal Estrategia. Honako hauek dira estrategiaren helburu nagusiak:

-Bikaintasun zientifikoari eta bikaintasun hori enpresaren eremuan aplikatzeari lotutako ezagutza sortu eta transferitzea.

-Gaitasun handietako giza kapitala trebatzea, enpresa-eremuaren premiei aplikatu eta egokitutako osagai batekin.

Beraz, Unibertsitate eta Enpresaren arteko 2022rako Euskal Estrategiaren lan eremuen artean, hauek nabarmentzen dira: Unibertsitate-prestakuntza Duala; merkatura bideraturiko titulazio berriak; Unibertsitatea eta Lanbide Heziketa lankidetzan aritzeko euskal markoa; edo RIS3-Euskadi estrategiarekin lerrokatuta dauden enpresa eta unibertsitatearen arteko gelak identifikatu eta  martxan jartzea.

Unibertsitate eta Enpresaren arteko 2022rako Euskal Estrategiak proposatzen dituen helburu eta jarduerak, gainera, hezkuntzari eta garapenari buruzko politika europar berrienekin ere lerrokatuta daude, besteak beste, enpresekin, beste erakunde batzuekin eta euskal Lanbide Heziketarekin lankidetzan arituko den unibertsitate-prestakuntzari dagokionean. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko