Eu

Eusko Jaurlaritzak 18.000 euro bideratuko ditu ahultasun-egoera berezian eta gizarte-bazterketa larrian dauden migratzaileei harrera egitera (Gobernu Bilera 2018-11-06)

2018.eko azaroak 06

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak onetsi du Goiztiri Elkarteari 18.514,03 euro ematea, Euskadira iristen diren eta ahultasun-egoera berezian eta gizarte-bazterketa larrian dauden migratzaileei harrera egiteko. Zuzeneko diru-laguntza horren bidez, pisu bat gaituko da Bizkaian, harrera integrala egiteko. 

2000. urtetik, elkarte horrek Harrera programa du abian, etorkinei harrera egiteko, gizarte-bazterketa larrian dauden migratzaileen oinarrizko premiei erantzuteko, gizartean integratu ahal izateko eta gizarte-eskubideak baliatu ahal izateko.

Programa horren bidez, gaur egun, baldintza ekonomikoak eta pertsonalak direla eta, prestazioen sistema normalizatura jo ezin duten eta gizarte-bazterketa larrian dauden migratzaile guztiei egiten zaie harrera.

Harreraren bidez, aldi baterako lehen harrera pisuetan egiten zaie. Horietan, Goiztiri Elkarteak gizarte-bazterketa larrian dauden eta ekonomia-baliabiderik eta/edo laguntza-sarerik ez duten pertsona horiek gizarteratzeko prozesua lantzen du.

Goiztiri Elkartearen helburuetako bat, besteak beste, pobrezia-egoeran eta gizarte-bazterketarako arriskuan dauden pertsona  eta kolektiboei laguntzea da; horretarako, kausei heltzen diete, ondorioak arintzen dituzte, gizartea sentsibilizatzen dute eta helburu horretarako ekintzak eta zerbitzuak eskaini eta garatzen dituzte.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko