Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Eusko Jaurlaritzak 145.000 euro bideratuko ditu, gazte-mugikortasunerako eta -trukerako jarduerak garatzera (Gobernu Bilera 2018-11-06)

2018-11-06

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Gobernu Kontseiluari 2019an mugikortasunerako jarduerak garatzeko laguntzei buruzko Aginduaren onespenaren berri eman dio; laguntza 145.000 eurokoa izango da.

Laguntza horien helburua gazteak gizartean integra daitezen sustatzea da eta, horretarako, trebetasunak, gaitasunak eta konpetentziak berenganatzea, gazte-mugikortasuneko edo -trukeko jardueren bidez, dela Europar Batasuneko beste estatu edo eskualde kide batzuetako elkarte edo erakundeekin, dela lurraldez gaindiko eremuetakoekin.

2018an, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak diru-laguntza eskuratzeko 25 eskabide erregistratu zituen; horietatik, 18k laguntza jaso zuten, jarduerak egiteko. Jarduera horien artean daude: Federación de Asociaciones Regionales Andaluzas en Euskadi federazioak eginiko “Intercambio cultural y asociativo de la juventud vasca con la juventud andaluza de Sevilla 2018”; Balmasedako Udalak antolatutako “Gaztetruke BalmaZ Italia 2018”; KAEB-NAI erakundearen “Euskadiko gazteriaren potentziala Europan zehar mobilizatzen”; edo Kilimiliklik-en “Entzun, Ikasi, Konpartitu” proiektua, bullyingaren aurkako eta berdintasunaren inguruko Finlandiako politikei buruzkoa.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko