Eu

Gaur asteartea, bigarren eguna: “Enpleguaren Nazioarteko I. Biltzarra. Erronkak, aldaketa handia egiteko”, Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian

2018.eko azaroak 06
  • Fons Leroy Enpleguko Zerbitzu Publikoen Europako Sareko presidenteak Flandriako Gobernuaren enplegu-estrategiari buruz jardungo du.
  • Hogei bat adituk eta 200 entzulek munduko aldaketak eta horiek lan-merkatuan eta enplegua sortzeko politiketan duten eragina aztertuko dituzte

 

VG 2018 11 06

Gaur, asteartea, “Enplegu eta Inklusioko politiken etorkizuna. Enpleguaren etorkizuna” izenburua izango du jardunaldiak, eta, hura hasteko, Fons Leroy Enpleguko Zerbitzu Publikoen Europako Sareko presidenteak Flandriako Gobernuaren enplegu-estrategiari buruz jardungo du. Ondoren, Carsten Beck Copenhagen Institute for Future Studies institutuko zuzendariak lan-merkatua zehaztuko duten megajoerez hitz egingo du.

 

Isabel Aguilera estrategiako eta berrikuntzako aholkulariak eta ESADEko eta Deustuko Unibertsitateko irakasleak enplegu-politiken etorkizuna aztertuko du, eta Borja Belandia Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak erakundea hobetzeko eta eguneratzeko ematen ari den urratsak zehaztuko ditu. Bigarren jardunaldirako programatutako bisitak enpresa-ereduan oinarritzen dira, aldaketara egokitzeko adibide gisa, eta Mercedes edo Ega Master aipatuko dira.

 

Bihar, asteazkenean, hilaren 7an, jardunaldiaren epigrafea honako hau izango da: “Lan-sortzaileetako eragileen papera", eta 8 aditu arituko dira gai horren inguruan. Montserrat Pardo Microsoft Ibéricako Erakunde Harremanetarako zuzendaria izango da lehena, eta enpleguak ekonomia digitalean duen etorkizunaz jardungo du. Fredrik Söderqvist Suediako Unionen sindikatuko kideak adimen artifizialaz, robotez eta enpleguak zerbitzuen sektorean duen etorkizunaz hitz egingo du.

 

Biltzarra amaitzeko, mahai-ingurua izango da. Jordi Serrano informazio-sistemen eta pertsonen garapeneko espezialistak eta Future for Work Instituteko bazkide sortzaileak, Juanjo Alvarez UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedradunak eta Saioa Arando Mondragon Unibertsitateko Gizarte Ekonomia Sailekoak enpresaren, enpleguaren eta parte-hartzearen inguruan jardungo dute eztabaidan. Azkenik, Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak, Pilar García de Salazar Arabako diputatuorde nagusiak eta Nerea Melgosa Vitoria-Gasteizko Enpleguko eta Garapen Ekonomiko Jasangarriko zinegotziak emango diote amaiera “Enpleguaren Nazioarteko I. Biltzarra. Erronkak, aldaketa handia egiteko” biltzarrari.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak