Eu

Sylvain Giguère: “Pertsona bakoitzaren gaitasunetan asmatzea eta horiek hobetzea etorkizuneko gakoak izango dira enpleguan”

2018.eko azaroak 05
  • “Enpleguaren Nazioarteko I. Biltzarra. Erronkak, aldaketa handia egiteko” biltzarra, Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian

VG 05 11 18

Sylvain Giguère Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko (ELGA) Enpleguaren eta Tokiko Ekonomiaren Garapenaren Dibisioko zuzendariak, gaur, Vitoria-Gasteizen, “pertsona bakoitzaren gaitasunetan asmatzea eta horiek hobetzea” esan du etorkizuneko gakoak izango direla enpleguan.

 

“Enpleguaren Nazioarteko I. Biltzarra. Erronkak, aldaketa handia egiteko” biltzarra Europa Jauregian da abian, Eusko Jaurlaritzak antolatuta. Bertan, Giguèrek zera azaldu du: “asko dira enpleguaren arloan aurrez aurre ditugun erronkak”, eta esan du digitalizazioak eta automatizazioak eragina izango dutela enpleguan. ELGAren ikuspegiaren arabera, eragin hori “desberdina izango da, eskualdearen arabera”. “Enpleguak gal daitezke, eta, galtzen ez direnen artean, erabateko eraldaketak izango dira”, esan du goi-mailako prestakuntza duten ikertzaile eta ekonomialarien taldea zuzentzen duen analistak.

 

Hori dela eta, ELGAko Enpleguaren eta Tokiko Ekonomiaren Garapenaren Dibisioko zuzendariak zera proposatu du: “formulak bilatu behar ditugu, enplegu berriak sortzeko”, eta langile bakoitzaren gaitasunetan zentratu da, etorkizuneko gako elementu gisa. “Prestakuntza suspertu behar da, lan-merkatuaren benetako premietara ahalik eta gehien hurbiltzeko; eta, hala egiteko, hezkuntza-sistemek arinagoak izan behar dute. Prestakuntza duten langileek eskari handia dute egungo merkatuan”.

 

“Ez dago neurri bakarreko irtenbiderik; izan ere, errealitate desberdinak daude, baina badaude erabil ditzakegun palankak”, esan du Giguèrek.

 

Biltzarra

Hiru egunez, euskal hiriburuko Europa Biltzar Jauregian enplegua, horietara jotzeko aukera eta enpleguaren joerak aztertuko dira; izan ere, munduko aldaketak eta horiek enpleguan, enplegu-politika publikoetan, enplegu- eta laneratze-politiken etorkizunean, enpleguaren etorkizunean eta enpleguaren eragile sortzaileen eginkizunean duten eragina aztertuko dituzte.

 

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, Ramiro González Arabako diputatu nagusiak eta Itziar Gonzalo de Zuazo Vitoria-Gasteizko alkateordeak zabaldu dituzte jardunaldiak.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Ramiro González, Itziar Gonzalo, Roberto Larrañaga,