Eu

Euskadi eta Eskozia “iraganeko eskumenetatik etorkizuneko enpleguan beharko direnetara igarotzeko” xede

2018.eko azaroak 05
  • “Enpleguaren Nazioarteko I. Biltzarra. Erronkak, aldaketa handia egiteko” biltzarra, Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian
  • Artolazabal eta Azpiazu sailburuek, ondoren, Hepburn Eskoziako ministroarekin fiskalitatearekin, ogasunarekin eta politika autonomikoekin zerikusia duten zenbait gai aztertu dituzte

VG 29 10 2018

Jamie Hepburn Eskoziako Enpleguko eta Lanbide Gaikuntzako ministroak eta Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak enpleguaren eremuan aurrez aurre ditugun erronkak aipatu dituzte. Biek nabarmendu dute enpresek eskatzen dituzten premia berrietara egokitzeko “iraganeko eskumenetatik etorkizunean beharko direnetara igaro” beharko dela. Artolazabal eta Azpiazu sailburuek, ondoren, Hepburn Eskoziako ministroarekin fiskalitatearekin, ogasunarekin eta politika autonomikoekin zerikusia duten zenbait gai aztertu dituzte

 

“Enpleguaren Nazioarteko I. Biltzarra. Erronkak, aldaketa handia egiteko” biltzarra irekitzeko ekitaldian, Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian, Eusko Jaurlaritzak antolatuta, sailburuak zera nabarmendu du: “prestakuntza- eta ekoizpen-prozesuak etengabe ari dira garatzen eta aldatzen, eta horrek erronkak eta aukerak dakartza; hori dela eta, mugitzen, entzuten, behatzen eta gure ingurunean gertatzen ari dena aztertzen jarraitu behar dugu, bai eta milaka kilometrotara gertatzen dena ere”.

 

Bestalde, ministro eskoziarrak esan du bere nazioak erronka erantsia duela, “Erresuma Batua Europar Batasunetik irtetea”; bere iritziz, Eskozia, horrela, “zalantzazko unean dago, baina baita aurrerapeneko  eta itxaropeneko unean ere". “Nolanahi ere”, Hepburnek nabarmendu du bere herrialdeak “erakargarria eta lehiakorra izaten jarraitzen” duela, “izan ere, ekonomia indartsua du, eta langabezia-tasa % 4tik beherakoa du”.

 

Hepburnek azaldu du bere Gobernuak oraintsu enplegu-arloko eskumenak eskuratu dituela eta, beraz, Eskoziako bertako enplegu-zerbitzua ezarri duela eta, bertan, pertsonak direla “ekintzen epizentro”. “Bi oinarri dituzte enplegu-arloan abian ditugun ekintzek: prestakuntza eta dagoeneko prestakuntza jaso duten pertsonentzako laguntza”.

 

Gainera, Eskoziako Gobernua lan-plan berezian ari da lanean, “gizon eta emakumeen arteko soldata-arrailari aurre egiteko”, eta, halaber, ekintzak planeatzen ditu, “Erresuma Batuko 25.000 langilek Erresuma Baturako oro har ezarritako gutxieneko soldata baino soldata handiagoa eduki ahal izateko”.

 

“Ez dugu bakarrik epe laburrera lan egiten; gure enplegu-zerbitzuak epe ertaineko eta luzeko lan-baldintzak ere hobetu nahi ditu”, esan du Eskoziako Enpleguko eta Lanbide Gaikuntzako ministroak, amaitzeko.

 

Biltzarra

Hiru egunez, euskal hiriburuko Europa Biltzar Jauregian enplegua, horietara jotzeko aukera eta enpleguaren joerak aztertuko dira; izan ere, munduko aldaketak eta horiek enpleguan, enplegu-politika publikoetan, enplegu- eta laneratze-politiken etorkizunean, enpleguaren etorkizunean eta enpleguaren eragile sortzaileen eginkizunean duten eragina aztertuko dituzte.

 

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, Ramiro González Arabako diputatu nagusiak eta Itziar Gonzalo de Zuazo Vitoria-Gasteizko alkateordeak zabaldu dituzte jardunaldiak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak