Berriak Lehendakaritza
Eu

Jonan Fernández: “Giza eskubideen defentsa baliteke XXI. mendeko lehen zati honen eginkizun handienetakoa izatea”

2018.eko azaroak 07
  • Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiak giza eskubideek mende honetan planteatzen dituzten erronka berriei buruz Eusko Jaurlaritzak antolatu duen biltzarra inauguratu du

Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiaren iritziz, giza eskubideen defentsa datozen urteotan “eginkizun nagusia” izango da; izan ere, bere iritziz, eta egungo egoera historikoa aintzat hartuta, giza duintasuna, giza eskubideak edo elkartasuna “zalantzan jarritako erreferentziak” dira eta izaten jarraituko dute, bai eta gutxietsitakoak ere, elkarbizitzaren goragoko hierarkiako printzipio gisa.

Jonan Fernándezek ireki du “Erronka berriak” Giza Eskubideen Nazioarteko Biltzarra; biltzarra Eusko Jaurlaritzak antolatu du, UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen inguruko UNESCO Katedrarekin lankidetzan. Biltzarra “Giza Eskubideei esker” baterako kanpainaren barruan sartzen da; kanpaina aurten dago martxan, euskal erakundeen eskutik, Adierazpen Unibertsalaren 70. urteurrena ospatzeko. Topaketa Bilboko Euskalduna Jauregian izango da, datorren ostiralera arte, hilaren 9ra arte, eta Iñigo Urkullu Lehendakariak itxiko du.

Eusko Jaurlaritzako arduradunaren iritziz, bi grabitate-zentroren artean ”gizarte-, politika- eta ideologia-pultsua”n ari gara parte hartzen, indibidualismoaren edo elkartasunaren artean; bertan, datozen hamarkadetan munduko “grabitate-zentroa”k elkartasunaren ardatzerantz egingo duen ala, ordea, indibidualismoaren ardatzean sakonduko duen dago jokoan.

Puntu horretan, Jonan Fernándezek ziurtatu du Eusko Jaurlaritzaren apustua zehaztuta dagoela eta “giza eskubideen eta elkartasunaren ardatza sendotzen” duela. Horretarako, azaldu duenez, bi osagarri behar dira: partekatutako hausnarketa eta bateratze-lana. “Grabitate-zentroak indibidualismoan barik elkartasunean egon behar duela uste dugunon arteko lankidetza eta elkarlana”, esan du.

Bilboko biltzarraren inguruan, Jonan Fernándezek esan du giza eskubideekiko eta horiek planteatzen dizkiguten erronka berrien inguruko okupazio eta kezkarako konpromisoa erakusten duela, eta aukera bat dela garrantzian “sakontzeko” eta lehentasuna “berresteko”.

Horrela, hiru egunez, hogei bat adituk giza eskubideek azken hamarkadetan izandako bilakaerari helduko diote, eta terrorismoaren optikatik, aniztasunaren kudeaketatik eta errefuxiatuen kudeaketatik aurrez aurre dituzten erronka globalak aztertuko dituzte.

Programa

https://bit.ly/2qjRS14

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak