Berriak Lehendakaritza

Lehendakaria Gobernu Kontseiluaren bileraren buru izan da Txiletik

2018-11-06

Lehendakari buru delarik, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza bat Argentina eta Txiilera egiten ari diren bidai ofiziala dela eta, Jaurlaritzaren Kontseiluak ohiko bilera bideokonferentzia bitartez egin du gaur. 

Gaurko bileran, Gobernu Kontseiluak 2018-2019 ikasturterako Haur Hezkuntzako lehen zikloa eskaintzen duten titularitate pribatuko haur-eskolentzat diru-laguntzak arautzen dituen Agindua onartu du. Hezkuntza Sailak 26,6 milioi euro bideratuko ditu diru-laguntza deialdi honetara; zentro hauek mantentzen laguntzeko, zerbitzu horiek erabiltzen dituzten familien kuotak gutxitu eta bateratzeko, eta zerotik hiru urtera arteko haurrentzako eskola horietan ematen diren hezkuntza eta zerbitzuaren kalitatea hobetzeko helburuarekin. Hezkuntza arloan bestetik, Gobernu Kontseiluak Unibertsitate eta Enpresaren arteko 2022rako Euskal Estrategiaren baitako ekintzak bultzatzeko 525.000 euroko diru-laguntza zuzen ematea onartu du. 

Bestalde, Gobernu Kontseiluak Goiztiri Elkarteari 18.000 euro ematea onetsi du, Euskadira iristen diren eta ahultasun-egoera berezian eta gizarte-bazterketa larrian dauden migratzaileei harrera egiteko.

Prentsa dossierra

 

Iruzkin bat
  • @eajpnvbizkaia
    2018-11-06

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Lehendakaria Gobernu Kontseiluaren bileraren buru izan da Txiletik ➡︎ https://t.co/jWweALNcH7 https://t.co/KORN4JzzQn

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)