Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzak bere jarduketa protokoloa abiarazi du Bizkaian tuberkulosi kasu bat antzeman ondoren

2018.eko azaroak 05

Kutsatutako pertsona UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasle bat da

 

Osakidetzak jarduketa-protokoloa jarri du martxan, Bizkaian tuberkulosi kasu bat baieztatu ondoren. UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean —Leioako campusean kokatutako ikastegia— ikasten ari den pertsona bat da.

Bizkaiko Osasun Publikoko Zuzendariordetza Unibertsitatearekin jarri da harremanetan beharrezko informazio guztia emateko; halaber, gaixotasuna kutsatzeko arriskuan egon diren pertsonei dagozkien neurriak ari zaizkie aplikatzen. Datozen egunetan, ikastegi horretako langileen eta ikasleen kontaktu posible guztiek hitzordua jasoko dute gaixorik ez daudela ziurtatzeko.

Gogoan izan behar da tuberkulosia gaixotasun komuna dela —Bizkaian, urtean 120 bat kasu erregistratzen dira— eta egun tratamendu egokiaz sendatu egiten dela. Aire-bidetik kutsatzen da, eztul egitean edo hitz egitean, eta, oro har, hura transmititu ahal izateko, bizikidetasun estua eta luzarokoa behar da. Tuberkulosiaren baziloa oso sentikorra da kanpoko baldintzekiko. Beraz, ez da beharrezkoa inolako jardunik ikastegiko instalazioen gainean, eta erabateko normaltasunez jarrai dezake jardunean.

Horren haritik, hezkuntza-komunitateari lasaitasun-mezua igorri behar zaio, beharrezko prebentzio-neurri guztiak abian jarri direlako. Halaber, datozen asteetan fakultateko langileei zein ikasleei eskatuko zaien laguntza eskertu nahi dugu. Osasun Sailak eta Osakidetzak unean-unean emango dute egoera honen bilakaeraren berri, neurri gehiago hartu behar izanez gero.

 

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 5a

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Anacarmona1983
    2018.eko azaroak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Activado el protocolo de actuación tras detectar un caso de tuberculosis en Bizkaia ➕ https://t.co/61qTmDNILX

  • @Garbbi
    2018.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Activado el protocolo de actuación tras detectar un caso de tuberculosis en Bizkaia ➕ https://t.co/61qTmDNILX

  • @maidersuareze
    2018.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Activado el protocolo de actuación tras detectar un caso de tuberculosis en Bizkaia ➕ https://t.co/61qTmDNILX

  • @evacalvop
    2018.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Activado el protocolo de actuación tras detectar un caso de tuberculosis en Bizkaia ➕ https://t.co/61qTmDNILX

  • @osakidetzaEJGV
    2018.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    Jarduketa protokoloa abiarazi da Bizkaian tuberkulosi kasu bat antzeman ondoren ➕ https://t.co/MA3mEmog3T

  • @osakidetzaEJGV
    2018.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    Activado el protocolo de actuación tras detectar un caso de tuberculosis en Bizkaia ➕ https://t.co/61qTmDNILX