Berriak Segurtasuna
Eu

MTV 2018 Sarietako segurtasun-dispositiboaren balorazioa egin du Beltrán de Heredia sailburuak

2018.eko azaroak 05

Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltran de Herediak balorazio bat egin du MTV EMA 2018 Sarietarako antolatutako segurtasun-dispositiboari buruz, baita aurretik izandako bost kontzertuetarako ere Barakaldon, Bilbon, Getxon eta Durangon.

Segurtasuneko sailburuak adierazi duenez positiboa izan da emaitza eta “MTV Sarien antolatzaileek ere horrela ikusten dute”, gaineratu du. Zentzu horretan, Euskadin segurtasuna eskaintzeko Ertzaintzak duen ahalmena munduari helarazteak duen garrantzia azpimarratu du Beltrán de Herediak.

Gainera, Beltrán de Herediak aitortu duenez, Ertzaintzarentzat, ekitaldi honetako segurtasun-dispositiboa antolatzea eta planifikatzea erronka bat izan da, egun batean baino gehiagotan pertsona ugari bildu dituen ekitaldi bat izan baita. Laster Euskadira garrantzizko ekitaldiak iritsiko direla jabetuta, MTV Sarietarako dispositiboa planifikatu izanak esperientzia lortzeko balio izan duela ziurtatu du sailburuak.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @eajpnv
    2018.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: La Consejera Beltrán de Heredia valora el dispositivo de seguridad en los Premios MTV 2018 ➡ https://t.co/RAeeD8kPVP https://t

  • @Gob_eus
    2018.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    La Consejera Beltrán de Heredia valora el dispositivo de seguridad en los Premios MTV 2018 ➡ https://t.co/RAeeD8kPVP https://t.co/laWGxWORYq

Ekitaldiko kargudunak