Berriak Lehendakaritza
Eu

Memoriaren Plaza Unibertsitatean: irekiera ekitaldia

2018.eko azaroak 05

- Azaroaren 8an memoriari buruzko talde dinamina egingo da erakusketa-gunean bertan, herritarrek parte-hartu dezaten
- Unibertsitatearen Bilboko campuseko Auditoriumaren klaustroan egongo da ikusgai gaurtik hasi eta azaroaren 16 arte. Azaroaren 10ean, Memoria Egunean, erakusketa zabalik egongo da goizez
- Ekimen horrek Eusko Jaurlaritzaren eta hiru euskal unibertsitateen arteko bizikidetzarako eta giza eskubideetarako konpromiso partekatua du abiapuntu


José María Guibert, Deustuko Unibertsitateko errektoreak, eta Aintzane Ezenarro, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren, Gogoraren, zuzendariak, gaur eguerdian, Memoriaren Plazaren espazioa ireki dute unibertsitatean, Bilbon.


José María Guibert errektoreak gogorarazi du Deustuko Unibertsitateak bi espazio berezi dituela deustuar komunitatearen memoriaren testigantza jaso, Unibertsitatearen historia gogoratu eta giza eskubideen urraketak jasan dituzten pertsona guztien oroimenez. Lidón aretoa, José María Lidón, magistratua eta Unibertsitako irakaslea, ETAk hil zuena, oroitzen duena eta Memoriaren Plaza. “Azken espazio hau, gaur irekitzen dugun erakusketaren izan bera duena, Unibertsitatearen 130 urteko historian zehar biolentzia eta jazarpenaren biktimen oroimen espazioa da. Unibertsitate-komunitatearen topalekua, sufritu dutenak oroitu nahi dituena, leku komun bat posible eginez. Erakusketa honek norabide berean laguntzen du” adierazi du errektoreak.


GOGORA Institutuaren zuzendariak, Aintzane Ezenarrok, erakusketaren helburua gure hurbileko historiaren gaineko hausnarketa kritikoa eragitea dela gogorarazi du eta batez ere, “hausnarketa honetatik eratorritako ikasketa gazteengana bideratzea: egoerarik txarrenetan ere, biolentziak ez duela zentzurik, ez dela zilegizkoa eta konpondu ezinezko kaltea eta sufrimendua eragiten dituela justifikaziorik izan ez duen eta ez duen indarkeriak”. Horrexegatik bere hitzetan “berebiziko interesa du, horrelako elkarrizketa eta hausnarekta espazioak unibertsitate eremuan kokatzea, ondorengo belaunaldientzako ezagutzaren transmisiorako eremu nagusian”.
Bigarren aldia da erakusketa unibertsitatean eremuan kokatzen dela, maiatzean Mondragon Unibertsitatean egon zen. “Memoriaren Plaza” ekimena unibertsitatera eramanda, herrialde honetan azken hamarkadotan, ikasleek beraiek bizi ez duten iraganean gertatutakoari buruzko historia kritikoa ezagutzea lagundu nahi da. Bestalde, helburua da ikasle eta irakasleen artean hausnarketa kritiko, partekatu eta belaunaldien arteko ekimenak sustatzea iraganaren inguruan eta, horretarako, memoriaren oraingo eta etorkizuneko esanahiari buruzko elkarrizketa pedagogikoa bilatzea.
Hori lotuta dago Eusko Jaurlaritzak eta hiru euskal unibertsitateek bizikidetzaren eta giza eskubideen alde duten konpromiso partekatuarekin.


MEMORIARI BURUZKO TALDE DINAMIKA
Bere hitzaldian, Ezenarrok azaroaren 8an, erakusketaren eremuan bertan egingo den memoriari buruzko talde dinamika aurkeztu du. “Memoriaren pedagogia kritikoa. La sociedad vasca: Luces y sombras” izenburupean, herritarren parte-hartze bilatzen duen ekimena da, Memoria Egunaren bezperatan egingo dena.
Parte hartu nahi duen edonork izena eman dezake 94 4032840 telefonora deituta edo gogora.idazkaritza@euskadi.eus helbidera idatzita.


ERAKUSKETA EREMUA
Hitzaldien ondoren, bertaratu direnek erakusketaren gune desberdinak ikusi dituzte Gogoraren zuzendariak lagunduta. Bertaratu direnen artean, Kepa Odriozola Bilboko Udaleko zinegotzia eta Unibertsitateko hezkuntza komunitatearen kideak.
Bertara doazenek Gogorak oraintsuko memoriaren inguruan jaso dituen testigantzak entzungo dituzte. Beren esperientzia kontatzen duten biktima eta herritarren lekukotzak dira, bai eta gazteen lekukotzak ere, horiek lehen pertsonan bizi ez badituzte ere, gertatutakoaren inguruko hausnarketa egiten dutenena. Erakusketaren amaieran, bertaratzen direnek beren hausnarketaren berri utzi ahalko dute.
Erakusketa zabalik egongo da gaurtik azaroaren 16ra, 9etatik 18etara, eta larunbatean, azaroaren 10ean, Memoriare Egunean, 9etatik 14ak arte.


AKORDIOA UNIBERTSITATEEKIN
2017ko urriaren 4an, Eusko Jaurlaritzak akordioa sinatu zuen hiru euskal unibertsitateekin, unibertsitateen barruan elkarrekin giza eskubideen eta bizikidetzaren hezkuntzarekin lotutako jarduerak elkarrekin sustatu eta dinamizatzeko. Zehazki, lau jarduketa-aukera planteatu ziren, eta, dagoeneko, ari dira martxan jartzen:
• Oraintsuko memoriari buruzko hausnarketa kritikoaren programa eta, horretarako, tresna gisa “Aztarna galduak” dokumentala erabiltzea
• Unibertsitateetan Adi-Adian Programa sartzea, biktima hezitzaileen aurrez aurreko lekukotzaren edo lekukotza grabatuaren bidez
• Unibertsitateek Memoria Egunaren ospakizunean parte hartzeko proposamena egitea
• Memoria Plaza erakusketa Euskadiko unibertsitate-campusetan jartzeko aukera.


FASE BERRIA
Memoriaren Plaza unibertsitatera zabaltzearekin batera, beste fase bati ekin zaio, eta, bertan, protagonismo berezia hartzen dute udalerri txikiek, izan ere, formatua malguagoa da eta herri bakoitzeko instalazioetara egokitzeko modukoa.
Memoriaren Plaza herritarrek parte hartzeko 2016 urte hasieran martxan jarritako proiektua da eta Euskadin azken urteotan gertatutakoei buruzko lekukotzak biltzea eta azaltzea da helburua, memoria plural eta partekatua eraikitzeko asmoz. Ekimena hasi zenetik -2016ko otsailean Bilbon egin zen lehenengoz- Memoriaren Plaza bi unibertsitetan eta 20 herritan egin da, eta hauexek datuak: 37.000 lagunek hartu dute parte eta hauetatik 5.250 DBH4, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleak dira, beraientzat bereziki programatutako tailer didaktikoetan parte hartu dutenak.
Ikusi beste esperientzia batzuk: https://goo.gl/8jDQoQ
Erakusketa zabalik egongo da astelehenetik ostiralera 9:00etatik 18:00tara eta larunbatean, azaroaren 10ean, Memoria Egunean, 9:00tatik 14:00 arte.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2018.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    #BakeaBizikidetza 🔵 Memoriaren Plaza erakusketa @deusto'ko Unibertsitatera heldu da ➡ https://t.co/DNJ8IlguFk

    👉🏻… https://t.co/V0UHnxVehp

  • @loyolasj
    2018.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #PazConvivencia 🔵 La exposición Plaza de la #Memoria recala en la Universidad de @deusto en Bilbao ➡ https://t.co/OiOh6SiohN

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • José María Guibert Deustuko Unibertsitateko errektorea