Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Artolazabalek Bizkaiko Gurutze Gorriaren lan onbera eta solidarioa goretsi du, Pausoka Adinekoentzako Baliabide Zentroaren 25. urteurrenean

2018.eko azaroak 05

Bilbo, 18 11 05

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Bizkaiko Gurutze Gorriak PAUSOKA Adinekoentzako Baliabide Zentroari eskaintzen dion lana goretsi du, zentroaren 25. urteurrenean. Bere hitzen arabera: “Pausokak, egunero, gure pertsona maiteei ematen die arreta, gehien maite ditugunei”

 

PAUSOKA Adinekoentzako Baliabide Zentroaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldia Bilboko BBK Aretoan izan da, eta, bertan, Javier Zarraga Bizkaiko Gurutze Gorriko presidentea izan da; Javier Zarragak esker ona adierazi die Beatriz Artolazabal, Isabel Sánchez Robles, Iñigo Pombo eta Gorka Martínez, BBKko Gizarte Laneko zuzendaria, ordezkari izan dituzten erakundeei.

 

Pausokak 25 urte bete ditu; Euskadiko Gurutze Gorriak 85; eta Nazioarteko Gurutze Gorriak 155. Gurutze Gorriaren historia giza elkartasunaren adierazpen handienetakoa da, eta, hori dela eta, eskerrak eman nahi ditut gaur Pausokari ematen diogun laguntzarengatik zenbait erakunderi adierazi diguzuen esker onagatik. Gure eginkizuna da”, esan du Artolazabalek.

 

Sailburuak “Gurutze Gorriaren jarduera guztiak zuzentzen eta profesional eta boluntario lanetan parte hartzen duten guztiei Eusko Jaurlaritzaren maitasuna, babesa eta mirespena” adierazi die; izan ere, bere hitzen arabera, “profesionaltasun adeitsua eta humanoa erakusten duzue adinekoekin egiten duzuen jarduketa bakoitzean, baliaezintasunen bat edo gabeziaren bat duten guztiekin, osasun-asistentzia bakoitzean, lehen sorospenetarako prestakuntzan, nazioarteko elkartasunean edo larrialdietako erreskate eta arretetan. Baina txalotzeko beste motibo bat ere badago, egunotan Euskadi iparraldera joateko zeharkatzen duten ehunka migratzaileei ematen diezuen arreta, maitasunez betea”.

 

“Zorionez, gaur, euskal gizartea askoz ere murgilduago dago gure adinekoen arretan. Berengandik etengabe jaso ohi dugu ezagutzaren, lanaren, maitasunaren eta etorkizunaren ondare bikaina.  Bizkaiko Gurutze Gorriak zerikusi handia du gure aitona-amonen zaintza horretan. Beti aurretik joan zaretela uste dut. Erakundeen, elkarteen, zuena bezalako entitateen eta, oro har, euskal gizartearen artean, hainbat gauza egin ditzakegu batera, eta elkarrekin kooperatu, lan egin eta etorkizun onberagoa eta solidarioagoa diseinatu”, esan du Artolazabal sailburuak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)