Eu

Artolazabal: “Konpromisoa behar da eta, horretarako, modu tradizionalak egokitu eta gainditu, emakume enpresaburuarentzako aukera-berdintasuna, erantzunkidetasuna eta kontziliazioa errealak izateko”

2018.eko azaroak 05
  • Arabako Emakume Enpresaburuen V. Ampea Biltzarra
  • “Pentsamenduaren aldaketa positiborako oinarriak ezarri behar dira eta naturala dena ohiko bilakatu”.

VG 05 11 18

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren hitzen arabera: “gizarte osoaren konpromisoa behar da eta, horretarako, modu tradizionalak egokitu eta gainditu, emakume enpresaburuarentzako edo zuzendaritzako goi-kargua betetzen duen emakumearentzako aukera-berdintasuna, erantzunkidetasuna, lan- eta familia-bizitzaren uztartzea eta errespetua errealak izateko”.

Maite San Saturnino Ampeako presidentearekin, Itziar Gonzalo Vitoria-Gasteizko alkateordearekin, Pilar García de Salazar foru-diputatuarekin eta Lucia Arzeno Dominikar Errepublikako Emakumearen ministrorde administratiboarekin batera, Artolazabalek  Arabako Emakume Enpresaburuen V. Biltzarraren irekiera-ekitaldian parte hartu du, Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregian.

“Zorionez, Euskadin, urrats handiak ematen ari gara, berdintasun-egoera hori lortzeko”, esan du Beatriz Artolazabalek. Sailburuak urriko langabezia-datuak aipatu ditu, eta Euskadin murriztu egin direla esan du, 622 pertsona gutxiago daudela langabezian: “emakumeen artean batez ere langabeziak behera egin du (-% 1,2); horiek datu itxaropentsuak dira, baina iraunkorrak izan behar dute eta ez estatistika puntuala bakarrik”.

“Emakumea ekimenarekin, ekintzailetzarekin eta enpresarekin konprometituta dago, eta gero eta prestakuntza gehiago jasotzen du postu erreferenteak betetzeko industrian, merkataritzan, osasunean, hezkuntzan edo edozein gizarte- eta ekonomia-eremutan, eta helburu horiek guztiak bete ahal izateko, gizarte osoaren konpromisoa behar da”, esan du Artolazabal sailburuak.

Era berean, Artolazabalek zera esan du: “Eusko Jaurlaritzatik kontziliazio-esperientzia interesgarria garatzen ari da hogeita hamar enpresa baino gehiagotan, eta areagotu egin dira bigarren semeagatiko edo alabagatiko laguntzak, eta haurdun ez dagoen gurasoarentzako baimenerako laguntza hamabi astetara luzatuko da. Neurri horiek positiboak dira, familiari edo lanbideari uko egin behar izan gabe bere bizitza-proiektuari ekiten dion emakumeari laguntzeko”.

Liderrak

“Gizarteak oro har, haren gizarte- eta enpresa-egiturek, prestakuntzak eta printzipioek ezarri behar dituzte oinarriak pentsamenduaren aldaketa positiborako, eta naturala ohiko bilakatu”. Konpromiso horrekin, euskal gizartearen portaera emakumearen ahalduntzeari eta garrantziari dagokionez Europako aurreratuenetakoa izango da”, esan du Artolazabalek.

Sailburuak babesa eskaini die “enpresa-proiektuetako buru diren edo enpresan eta beren lanbideetan erantzukizuneko postuak betetzen dituzten emakumeei; izan ere, hori guztia familiarekin, etengabeko prestakuntzarekin eta beren zaletasunekin uztartzea lortzen duten emakumeak benetako eredu dira”.

 Artolazabalen hitzen arabera, berdintasun hori beharrezkoa da, “emakumeok aukera berak izateko; horrela, gizarte hori askoz ere hobea izango da guztiontzat”. Orain gure ingurune guztiak ideia horiek partekatu eta erabat aplikatzeko sasoia da, eta, lortzen dugunean, gure gizartea bidezkoagoa eta aurreratuagoa izango da, eta kohesionatuago egongo da. Enpresek naturalago eta arinago funtzionatuko dute, eta orduan aurkituko du “jasangarritasun” hitzak beste aplikazio partekatu berri bat “berdintasun” edo “erantzunkidetasun” kontzeptuekin.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Maite San Saturnino