Eu

Bere eskaintza turistikoa azoka profesional ospetsuenetako batean aurkeztuko du Euskadik

2018.eko azaroak 05
  • “World Travel Market” azoka azaroaren 5a eta 7a bitartean egingo da eta bidaia-agentziak, turismoaren arloko profesionalak eta nazioarteko bidaia-antolatzaileak bilduko ditu.
  • Euskal ordezkaritzaren buru, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Alfredo Retortillo eta Basquetourreko zuzendari Harkaitz Millan izango dira.

Euskadik Londresko “World Travel Market” azokan parte hartuko du. Ekitaldia turismoaren arloan egiten den nazioarteko azoka ospetsuenen artean dago. “World Travel Market”-a azaroaren 5a eta 7a bitartean egingo da eta bidaia-agentziak, turismoaren arloko profesionalak eta nazioarteko bidaia-antolatzaileak bilduko ditu.

Euskadik izango duen “espazio bereziak” euskal enpresentzako gune bat hartuko du barne, bilerak egin ditzaten nazioarteko bidaia-antolatzaile eta bidaia-agentziekin.

Enpresaburuek, halaber, “Speed Meeting” izeneko lan-jardunaldietara bertaratzeko parada izango dute, azoka hasi baino ordu bat lehenago. 5 minutuko mini-bilerak dira, harreman berriak egin ahal izateko.  

Turista britainiarraren profila

Euskadi geroz eta erakargarriagoa da turista britainiarrentzat: urtarriletik irailera arte doan epean, 104.000 bisitari britainiar pasatxo etorri dira, 2017ko epe berberean baino % 11 gehiago.

2017n 117.000 turista britainiar jaso genituen eta beren bilakaerak etengabe egin du gora 2011tik, % 62ko hazkundearekin. Iraila da Euskadira etortzeko gustukoen duten hila.

Ondokoak dira turista britainiarrek Euskadira etortzeko duten eragingarriak: eno-gastronomia (% 24), hiriak bisitatzea (% 21) eta Touringa (% 20). “The Basque Route” produktuak, horrenbestez, presentzia nabarmena izango du Euskadiren standean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak