Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Txileko gobernuak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan elkar ulertzeko akordio bat sinatu dute

2018.eko azaroak 06

Txilek ehunka euskal familia hartu zituela nabarmendu du Lehendakariak, “portaera zinez eredugarria egungo mundurako eta Europarako"

Iñigo Urkullu lehendakariak, alboan Emakundeko zuzendari Izaskun Landaida zuela, bilera bat egin du Emakume eta Genero Ekitaterako ministro Isabel Plarekin. Aipatuan, Emakundek eta Txileko Ministerioak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren arloko akordio bat sinatu dute. Lehendakariak Txileko euskal komunitateari eginiko harreran parte hartu du ere. Ekitaldia Txileko Santiagoko Euskal Etxean egin da.

BILERA EMAKUME ETA GENERO EKITATERAKO MINISTROAREKIN ETA AKORDIO BATEN SINATZEA EMAKUNDEREKIN

Txilen igarotako lehen egunean, Lehendakaria Emakume eta Genero Ekitaterako Ministro Isabel Plarekin batzartu da, Txileko Ministerioak eta Emakundek Elkar ulertzeko akordio bat sinatu dute Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunaren arloan Ideien eta Esperientzien Trukatzea Sustatu eta Sendotzeko.

Akordioa sinatu ondoren Lehendakariak topaketa baloratu du, sinaturiko akordioaren xedea berdintasuna eta sentsibilizazioa sustatzea eta emakumeei indarkeriarik gabeko bizitza bat bermatzea bilatzen duten politika publikoak bultzatzeko lankidetza-mekanismo bat ezartzea dela azalduz. Zentzu horretan, Iñigo Urkulluk ohartarazi du egindako bidea dena dela, ”bide asko dugula oraindik egiteko”.

Eta Euskadik aukeren eta eskubideen berdintasunean, gizarte, politika, ekonomia eta justizia mailako erabateko berdintasunean sakontzen laguntzeko gogoa duela baieztatu du Lehendakariak. “Justiziak, zerbitzatzen duen gizartearen isla izateaz gain, nahi dugun gizartea eraikitzeko instrumentu izan behar du ere”, gaineratu du.

Lehendakariak aipatu du, halaber, benetako berdintasuna erakundeen ekintzen mende dagoela, administrazio guztien, enpresen, hezkuntzaren arloaren, familien eta, finean, gizarte osoaren inplikazioa behar dela gogoratuz amaitzeko.

HARRERA TXILEKO EUSKAL KOMUNITATEARI

Eguna amaitzeko, Txileko euskal komunitateari eginiko harreran parte hartu du Lehendakariak. Ekitaldia Txileko Santiagoko Euskal Etxean egin da. Lehenik eta behin, Lehendakaria Txileko hiru euskal etxetako presidente eta presidenteordeekin batzartu da. Bilera amaituta, Euskal Etxeko kanpoko frontoira atera dira, ekitaldi instituzionala egiteko. Aipatuan, herrialde hartan 80 urtetik gora daramatzan Txileko euskal komunitateak konpromisoaren, jardueraren eta ekimenaren garra bizirik

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak