Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak nabarmendu egin du Txileko ekonomiak Euskadirako duen ahalmenaren balioa

2018.eko azaroak 05
  • Inigo Urkulluk, Txileko enpresaburuekin izan duen topaketa batean, herrialde horrek enpresei eskaintzen dizkien “segurtasun ekonomikoa” eta “berme juridikoa” nabarmendu ditu
  • Inigo Urkulluk, Txilera eginiko bidaia ofizialaren lehen jardunaldian, topaketa izan du Euskadiko eta Txileko Korporazioarekin, eta Carlos Montes Senatuko presidentearekin batu da

Lehendakariak topaketa izan du Txileko enpresaburuen ordezkaritza esanguratsu batekin; bertan, Euskadirako Andeetako herrialde horrek duen “ahalmena” nabarmendu du, enpresei “segurtasun ekonomikoa” eta “berme juridikoa” eskaintzen baitizkie. Iñigo Urkulluk, Txilera eginiko bidaia ofizialaren lehen jardunaldian, bazkaria izan du CPC-Confederación de la Producción y el Comercioko ordezkariekin; bertan, herrialdeko ekoizpen-sektore nagusiak batzen dira. Lehenago, Senatuko presidente Carlos Montesekin bildu da.

Lehendakariak Txileko agendari ekin dio gaur Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza, Txileko Jaurlaritzaren ordezkari Rafa Kutz; eta Kanpo Harremanetarako zuzendari Leyre Madariagarekin.

Lehendakariak Txileko ekonomian euskal jatorria eta sentimendua duten enpresaburuen presentzia handia aipatu du, eta, aldi berean, euskal enpresek herrialde horretan duten interes handia nabarmendu du; gainera aipatu du, azken 3 urteotan bakarrik, 200 enpresak baino gehiagok bertan sektore anitzeko merkataritza-misioak egin dituztela.

Gainera, gaur egun, 50 euskal enpresak baino gehiagok presentzia dute Txilen, zenbait sektore indartsutan, besteak beste, garraioan, energian, ingeniaritzan, meatzaritzan edo elikaduran. Lehendakariak esan duen bezala, Eusko Jaurlaritzak bere arduradunekin izan dituen topaketetan, enpresa horiek beti kalifikatu izan dute Txile herrialde “ireki, sendo eta fidagarri gisa”; beraz, esan du Gobernuak bertako proiektuei emandako bultzada “irmoa” dela.

Txileko enpresaburuen aurrean, Lehendakariak ziurtatu du badakiela Euskadi herrialde txikia dela; hori dela eta, beti lan egiten da estrategia partekatutik abiatuta, ekimen pribatuarekin elkarlanean. Adibide gisa Basque industry 4.0 proiektua jarri du, laugarren industria-iraultzari erantzutekoa, bai eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana ere, Eusko Jaurlaritzak enpresa, zentro teknologiko eta unibertsitateekin batera abian jarritakoa.

Era berean, ekimen publiko-pribatuan oraintsu izan den adibide gisa aipatu du Dominion euskal enpresari Txileko kostaldean uholdeak har ditzakeen guneetan tsunami kasuetarako alerta-sirenak jartzeko proiektua eman zaiola, Txileko Barne Ministerioko Larrialdietako Bulego Nazionalak (ONEMI) sustatuta.

Iñigo Urkulluk, topaketa amaitzeko, Eusko Jaurlaritzak Txileko ekonomian duen konfiantza aipatu du; hori dela eta, Txile Euskadi Basque Country 2020ko Nazioartekotze Estrategian lehentasunezko herrialdeetako bat dela jaso da.

Topaketa Vasco Chilena Korporazioarekin eta bilera Carlos Montes Senatuko presidentearekin

Santiago de Chileko jardunaldia hasteko, Lehendakariak eta Euskadiko gainerako ordezkaritzak Euskadiko eta Txileko Korporazioko ordezkariekin izan dute topaketa.

Erakunde horrek Vasco Chilena fundazioan du jatorria; Santiagoko Euzko Etxeak eta Eusko Jaurlaritzak sortu zuten ekimen hori, Euskadiko euskaldunen eta Txilen dituzten ondorengoen arteko gizarte-, ekonomia- eta kultura-zubiak sendotzeko. Halaber, FORYDES - Prestakuntzarako eta Garapenerako elkartea ere badu oinarri, zeina Txileren onerako izan daitezkeen garapenerako lankidetzako proiektuak proposatu, kudeatu eta ikuskatzeko sortu baitzen.

Topaketaren ondoren, Lehendakaria Carlos Montes sozialistarekin, Senatuko presidentearekin, batu da.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2018.eko azaroak 06

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari pone en valor el potencial de la economía chilena para Euskadi https://t.co/M5cjrsUOct

  • 2018.eko azaroak 06

    Si es un viaje oficial del Lehendakari, ¿por qué no está la bandera de España junto a la vasca, si lo ordena la Constitución, art. 4.2, http://www.congreso.es/consti/constitucion/indice/titulos/articulos.jsp?ini=4&tipo=2?, ¿quién paga el viaje, el PNV o es a cargo de los presupuestos de la Comunidad Autónoma?

Ekitaldiko kargudunak