Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Euskal Aste Nazionalari agur esan dio 1000 lagunen aurrean

2018.eko azaroak 04

Agurtzeko Lehendakariak txistua jo du Euskal Aste Nazionalaren amaierako bazkarian. 1000 bat lagunek zutunik agurtu dute Lehendakaria "Ikusi Mendizaleak" eta "Agur Jaunak" kanta interpretatu ostean

Iñigo Urkulluk Txileko Santiagorako bideari ekingo dio bidai ofizialarekin jarraitzeko

Lehendakaria buru den Jaurlaritzaren ordezkaritzak parte hartu du Euskal Aste Nazionalaren jardueretan. Gaur Argentinako ordezkarien dantza erakustaldia izan da eta 300 bat lagun batu dira Mar del Platan. Ostean, Lehendakariak parte hartu du astea bukatzeko antolatutako bazkarian. Agurtzeko Lehendakariak txistua jo du. 1000 bat lagunek zutunik agurtu dute Lehendakaria "Ikusi Mendizaleak" eta "Agur Jaunak" kanta interpretatu ostean.

Lehendakariaren alboan Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusi Marian Elorza; Eusko Jaurlaritzako Ordezkaria Argentinan, Sara Pagola; Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Álvarez; eta Kanpo Harremanetarako Zuzendari Leyre Madariaga izan dira.

Dantza erakustaldiaren ostean, Lehendakariak parte hartu du Euskal Aste Nazionalari agurra emateko antolatutako bazkarian. Bertan, 900 bar pertsonen aurrean, Lehendakariak eskerrak eman die jasotako harreragatik. “Herri bat garela erakutsi diguzue egun pozgarri eta hunkigarri hauetan”, esan du Lehendakariak. “Eredu bat zarete” eta “Euskadi mundu zabalean presente dago zuen eguneroko konpromisoagatik”, gehitu du.

TXILERA BIDAIA

Jaurlaritzako ordezkariek arratsaldean ekingo diote Txilerako bidaiari agenda ofizialarekin jarraitzeko. Bertan, Lehendakariak batzarrak izango ditu, batik bat, Emakumearen eta Genero Berdintasunaren ministroarekin, Senatuko presidentearekin zein enpresa munduko ordezkariekin. Santiagon bertoko Euskal komunitateko kideekin izateko aukera ere izango du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak