Berriak

Lehendakariak euskal immigrazioaren monumentuari eginiko lore eskaintzan parte hartu du

2018-11-04

Lehendakaria buru duen Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzak euskal immigrazioari eginiko omenaldian parte hartu du. Ekitaldi hunkigarria izan da eta Lehendakariak "Argentinara emigratu zuten euskal emakumeen eta gizonen oroimenez” dioen plaka bat agertu du.

Lehendakariaren alboan, “Denok bat” euskal etxeko kideak -Asier Iriberri presidentea buru zutela- eta Eusko Legebiltzarreko Europako Gaiak eta Kanpo Harremanak batzordean ordezkatuta dauden legebiltzar-talde guztietako ordezkariak egon dira.

Ekitaldia euskal immigrazioari Argentinan eskaini zaion monumentu bakarrean egin da. H. Ferrinoren eskultorearen lan bat da, euskal gizarteak Argentinako Errepublikari egin zion ekarpena sinbolizatu nahi duena. Eskulturak bikote gazte bat eta beren semea irudikatzen ditu. Pala bat daramate eskuan, lanaren ikur gisa. Bikotea itsasontzi baten brankan dago.

Gauez, euskal dantzen gau-jaialdi ospetsuan parte hartu du Lehendakariak. Jaialdiak euskal dantza ezberdinen zeharreko ibilaldi bat egiten du, Argentinako euskal talde ezberdinen eskutik.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)