Berriak Lehendakaritza
Eu

Urkullu Lehendakaria Mauricio Macri Argentinako presidentearekin batzartu da

2018.eko azaroak 02

Euskal zein argentinar enpresek bi herrialdeetan izan daitezkeen lehiaketa publikoetan batera aurkezteko aukerak aztertzeko konpromisoa hartu dute Euskadik eta Argentinak

Iñigo Urkullu Lehendakariak topaketa izan du Mauricio Macri Argentinako Errepublikako presidentearekin. Bilera eguerdian izan da, Quinta Los Olivos-en, presidentearen egoitza nagusian, Lehendakaria Argentinara egiten ari den bidaia ofizialaren esparruan. Goizeko lehen orduan, Lehendakaria Dante Sica Ekoizpen eta Laneko ministroarekin batu da eta euskal zein argentinar enpresek bi herrialdeetan izan daitezkeen lehiaketa publikoetan batera aurkezteko aukerak aztertzeko konpromisoa hartu dute.

Bi topaketa horiekin, amaitu egin da bidaia ofizialaren lehen etapa (Buenos Aires), eta Argentinako Mar de Platara bidaiatuko da; bertan, ordezkaritzak “Euskal Aste Nazionala”ren ekintzetan parte hartuko du.

Bilera Macri presidentearekin

Topaketan, Lehendakariak Macri presidenteari eskerrak eman dizkio, euskal gizarte osoaren partez, Argentinak historikoki euskaldunei eginiko harreragatik. Euskadiren eta Argentinaren artean egon daitezkeen lankidetza-arloen inguruan hitz egin dute, eta zenbait eremu nabarmendu dituzte. 

Krisi ekonomikoaren ondorioen inguruan aritu dira; eta Macri presidenteak, interesa adierazi du euskaldunek arlo honetan izandako esperientziaren inguruan. Lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren ardatzak berraktibatze ekonomikoa eta kohesio soziala direla azaldu du.

Aldi berean, elkarlan ekonomiko eta enpresarialean interesatuak agertu dira, hau da, empresa eukaldun eta argentinarrek bide berdinean jarraitu dezatela. Lehendakariak azaldu duenez, enpresa euskaldunak Argentinara helburu industrial nahiz turistikoekin etortzeko interesa daukate; baita “argentinarren interesak europar kontinentera helarazteko” ere.

Mauricio Macri ere Lehendakariarekin bilerak izan dituzten estatuko buruen edo lider politikoen zerrendan sartu da. Iaz, Urkullu Lehendakariak bilera izan zuen Pietro Parolin Vaticanoko estatu-idazkariarekin, Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidentearekin eta  Juan Manuel Santos Kolonbiako presidentearekin. Topaketa eta bidaia ofizial horien bidez, Eusko Jaurlaritzaren helburua Euskadi Basque Country Nazioartekotze Estrategia proiektatzen jarraitzea da. Helburuak dira, alde batetik, Euskadiren irudi positiboa transmititzea; eta, bestetik, erakunde-, ekonomia-, gizarte- edo kultura-harreman berrietarako ateak irekitzea.

Ekoizpen eta Laneko ministroa

Goizeko lehen orduan, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzak, Lehendakaria buru izanik, bilera izan du Dante Sica Argentinako Ekoizpen eta Laneko ministroarekin. Lehendakariak eskerrak eman dizkio ministroari, Euskadiko ekonomia- eta industria-errealitatearen gainean erakutsi duen interesagatik. Lankidetzarako lan-arloak eta egutegia finkatu dutela adierazi du Lehendakariak. Esaterako, bi gobernuek euskal zein argentinar enpresek bi herrialdeetan izan daitezkeen  lehiaketa publikoetan batera aurkezteko aukerak aztertuko dituzte. Lankidetzan arituko dira ere energian, oil and gas  edo trenbide eremuan zen zientziaren eta teknologiaren arloan.

Lehendakariak esan du bi gobernuen arteko erlazioa ez dela hutsetik abiatzen, baina hilabete baten buruan harremanak estutzeko konpromisoa hartu dute. Izan ere, Argentinako Gobernuko delegazio batek Euskadi bisitatuko dute hurrengo asteetan bertoko ekonomia eta industriaren ezaugarriak hurbiletik ezagutzeko eta aipatutako lan-eremuetan lanean hasteko.

Euskal Aste Nazionala

Arratsaldean, Jaurlaritzaren ordezkaritza, Lehendakaria buru dela, Argentinako Mar de Plata udalerrira joango da, bertan izango baita “Euskal Aste Nazionala”. Urtero batzen dira bertan Argentinako euskal kolektibitatea osatzen duten pertsona guztiak. Hitzordu hori antolatzeko erantzukizuna txandakatu egiten dute herrialdeko euskal zentroek, eta, aurten, “Denak Bat” euskal etxea da arduraduna; gainera, “Denak Bat” euskal etxeak, aurten, 75 urte betetzen ditu.

Gobernuaren ordezkaritza bertara iristean, Lehendakariak Hego Amerikako Euskal Etxeen Eskualdeko Bileraren itxieran parte hartuko du, bai eta Euskal Aste Nazionalaren inaugurazio-ekitaldian ere.

 

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @InakiMartinez4
    2018.eko azaroak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #Argentina2018 🇦🇷 @iurkullu Lehendakaria Mauricio Macri Argentinako presidentearekin batzartu da ➡︎ https://t.co/RFyMeOCD3I
    ht…

  • @AsierAranbarriU
    2018.eko azaroak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #Argentina2018 🇦🇷 El Lehendakari @iurkullu se reúne con el Presidente de Argentina Mauricio Macri ➡︎ https://t.co/rGBudGOXuc h…

  • @AsierAranbarriU
    2018.eko azaroak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #Argentina2018 🇦🇷 @iurkullu Lehendakaria Mauricio Macri Argentinako presidentearekin batzartu da ➡︎ https://t.co/RFyMeOCD3I
    ht…

  • @meiparragirre
    2018.eko azaroak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #Argentina2018 🇦🇷 @iurkullu Lehendakaria Mauricio Macri Argentinako presidentearekin batzartu da ➡︎ https://t.co/RFyMeOCD3I
    ht…

  • @jerkoreka
    2018.eko azaroak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #Argentina2018 🇦🇷 @iurkullu Lehendakaria Mauricio Macri Argentinako presidentearekin batzartu da ➡︎ https://t.co/RFyMeOCD3I
    ht…

  • @JaviCastrilli
    2018.eko azaroak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #Argentina2018 🇦🇷 El Lehendakari @iurkullu se reúne con el Presidente de Argentina Mauricio Macri ➡︎ https://t.co/rGBudGOXuc h…

  • @s0ffi
    2018.eko azaroak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #Argentina2018 🇦🇷 El Lehendakari @iurkullu se reúne con el Presidente de Argentina Mauricio Macri ➡︎ https://t.co/rGBudGOXuc h…

  • @MariBuenfilera
    2018.eko azaroak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #Argentina2018 🇦🇷 @iurkullu Lehendakaria Mauricio Macri Argentinako presidentearekin batzartu da ➡︎ https://t.co/RFyMeOCD3I
    ht…

Ekitaldiko kargudunak