Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Landa garapeneko leader ikuspegia finantzatzeko, 4,3 milioi bideratu ditu Eusko Jaurlaritzak (2011-02-22(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko otsailak 22

Agindua, 2011. ekitaldiko dirulaguntzerako deialdia egiten duena, 2007-2013 Euskadiko Landa Garapen Iraunkorreko Programaren arabera Leader ikuspegiaren aplikazioa arautzen duen azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuaren babespean.

"2007-2013 aldirako Landa Garapen Jasangarriaren Euskal Autonomia Erkidegoko Programa"ren esparruan Euskal Autonomia Erkidegoan Leader Ikuspegia finantzatzeko diru-laguntzetara 2011an guztira 4.378.976 euro bideratzea onartu du Jaurlaritzaren Kontseiluak gaurko bileran.

Horrela, Jaurlaritzaren Kontseiluak ontzat eman du Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren agindua; agindu horren bidez, laguntza horien deialdia egiten du sailburuak, eta laguntzek, ekitaldi honetan, indartu egingo dute mikroenpresak sortzeko eta landa-ingurunean ekonomia-jarduerak dibertsifikatzeko laguntza.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan