Eu

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren aurrekontua % 7,4 haziko da, eta 41,1 milioi euro izango ditu

2018.eko azaroak 08
  • Turismoan, “merkatu-adimena” arduratuko da turismo-sustapeneko politikak diseinatu eta produktuak ebaluatzeko datuak eta txostenak sortzeaz.
  • Lehendabiziko aldiz, EHUko Merkataritza Katedra sortu da.
  • Merkataritzako ekintza-ildo berriak Arloko Federazioei laguntzera eta euskal merkataritzaren udal heziketa-programak sustatzera bideratuko dira.

Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu Batzordearen aurrera agertu da 2019ko aurrekontuko ildoen berri azaltzeko. Sailak 41,1 milioi euroko aurrekontua izango du; Turismo arloak 15,5 milioi eramango ditu; Merkataritzak, berriz, 16,6 milioiko aurrekontua, eta Kontsumoak, 6,7 milioikoa. Aurrekontua % 7,4 hazi da guztira.

Ardatz nagusiak ondorengoak dira:

1.Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritzaren enplegu maila mantendu eta hazi.

2.Saltokien eta udalen lankidetza bilatu.

3.Saltoki txikien digitalizazioa eta Interneteko salmenta-plataformen bidezko sarbidea sustatu.

4.Turismo-produktu berriak martxan jarri, sustatu eta merkaturatu.

5.Lehiakortasuna hobetu eta turismo- zein merkataritza-enpresen ekintzailetza bultzatu.

6.Produktu anitzeko jomugak landu, industria-turismoaren inguruan sor daitezkeen produktu berriei tokia egiteko.

  1. Turismo-isuriak urtarokoak ez izateko eta deszentralizatzeko estrategia sendotu.
  2. Kontsumitzaileen heziketa sustatu.
  3. Erosteko ohitura berrien jarraipena egin.
  4. Kontsumo-arloko gatazka-konponketarako bitartekaritza sendotu.

Turismo Arloa

Turismo Arloak 15,5 milioiko zuzkidura jasoko du, % 1,5eko igoera 2018ren aldean. Hortik, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziara 7,8 milioiko transferentzia bideratuko da; agentzia horren helburua da turismoa sustatu eta merkaturatzea, kalitatezko programak garatzea, lehiakortasuna, iraunkortasuna eta merkatu-adimena.

Turismo Zuzendaritzak ondorengoen artean banatuko du aurrekontua: lurraldeko turismo-proiektuak; Itourbask, Turismo Bulegoen Euskal Sarea; ekintzailetza eta lehiakortasunaren zein merkaturatzearen hobekuntza; besteak beste.

Merkataritza Zuzendaritza

Bestetik, Merkataritza Zuzendaritzak 16,6 milioi euroko zuzkidura izango du. 2018ko aurrekontu-proiektuaren aldean, % 13,6 haziko da: ia 2 milioi euro gehiago. Ekintza-ildo berriak Arloko Federazioei laguntzera bideratuko dira, arloa artikulatzen duten rol garrantzitsuagatik; gainera, eskaera historiko bati erantzungo zaio, lehendabiziko aldiz haien egitura-gastuak finantzatzean.      Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko saltokien heziketarako udal programak sustatuko dituen ekimen bat jarriko da martxan; programa horiek bat datoz udalerri bakoitzeko askotariko gizarte- eta ekonomia-errealitateekin.

Gainera, Merkataritza Zuzendaritzaren kontu-sailetan sartzen dira merkataritza-saltokiak modernizatzeko programak (MEC), 2 milioi baino gehiagorekin; hiri-merkataritza dinamizatzeko programak (Hirigune), 3 milioi eurotik gora jaso dituztenak; merkataritzaren bulego teknikoak, kopuruz 34tik 47 izatera pasa direnak; ekintzailetzaren sustapenerako laguntzak, 2 milioiko zuzkiduraz; eta digitalizazioa eta e-commerce, 1 milioi eurorekin.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua

Kontsumoko Euskal Institutuak 6,7 milioi jasoko ditu eta, horietatik, 5,6 Sailak egindako transferentziatik datoz; gainerakoa, berriz, haren diru-sarrerak dira. Kontu-sailak honela banatzen dira: kontsumitzailearen informaziorako udal bulegoak; heziketa-programak; kontsumitzaileen elkarteak; sentsibilizazio-, komunikazio- eta azterketa-kanpainak; eta kontsumo-proiektuetarako lankidetza-hitzarmen bat EHUrekin.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak