Eu

865 milioi bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzak ekonomia produktiboa sendotzeko, eta Euskadiko azpiegituren lehiakortasuna hobetzeko

2018.eko azaroak 07

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren aurrekontua berriz ere murriztu egin da, oraingoan %2,7ko jaitsierarekin, oso aurreratua dagoen eta  azken zatian sartuko den AHTaren obran inbertsioa gutxitzen delako. Gainontzeko aurrekontua %4,7 handitzen da, kudeaketa-kredituen efekturik gabe.

  • Lehenengoz jasotzen du aurrekontuak Euskadiko Zentro Teknologikoekin batera landuko den Teknologiaren Partzuergoaren sorrerarako 0.5 M euroko partida.
  • 205 M euro erabiliko dira I+G+b eta digitalizazioan industriaren erronka estrategiko moduan
  • Enpresa txiki eta ertainei bideratutako bi programa berri jaioko dira: Renove 4.0 programa 5Mrekin eta berrikuntza ez teknologikoari dagokion Haziinova 2,1Mko deialdiarekin
  • Eusko Jaurlaritzak 480 beka eskainiko ditu atzerrian gazteen prestakuntzarako
  • Inbertsio ahalegina 130,7Mrekin industria eta teknologia lur sailetan, trenaren azpiegituretan eta portu ezberdinetan egingo diren hobekuntzetan gauzatuko da, Ondarroako lonja barne.

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren aurrekontua 762.562.584 eurokoa da eta %4,7 hazi da, kudeaketa-kredituen eragina kontuan hartu gabe.

Kudeaketa-kredituak zenbatuz, aurrekontua 865 milioi eurokoa bada ere, azpimarratu behar da AHTaren obraren inbertsiorako aurrekontua (kudeaketa-kredituak) %36 murriztu dela, obraren exekuzio-maila azken zatian sartuko delako eta zenbait tarte jada amaituta daudelako. Ondorioz, kudeaketa-kredituak zenbatzen baditugu, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren guztizko aurrekontua %2,7 murrizten da.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren aurrekontuaren zenbateko nagusiak ondoko arlo hauetara bideratu dira: trenbide-garraioaren azpiegituretarako eta kudeaketarako 238,6 milioi euro, I+G+Brako 205,1 milioi euro (Teknologia, nekazaritza eta arrantzako I+G, Agenda Digitala eta Berrikuntza) eta industriarako 108,8 milioi euroko laguntza, euskal enpresa nazioartekotzeko 23,1 milioi euroz gain.

%7,3ko igoera I+G+b eta ekintzailetzarako, enpresa ertain eta txikietan berrikuntza indartzeko programa berri batekin

Eusko Jaurlaritzak 2019an 205 milioi euro inbertituko ditu teknologia, Agenda Digital, berrikuntza ez-teknologiko eta nekazaritza eta arrantza arloetako I+G+B programetan. Gainera, aurrekontu honen bitartez, 100 milioi euro baino gehiagoko hainbat urtetarako konpromisoak hartzen ditu 2022. urtera arte.

Euskadiren posizionamendu teknologikoak duen garrantziaren ondorioz, aurrekontu honek lehenengoz jasotzen du Euskal Teknologia Partzuergoaren eraketarako partida.

2019an programa berri bat gehituko da HAZIINOVA 2,1 M euroko deialdiarekin, ETEetan berrikuntza ez teknologikoa sustatzeko asmoz, komertzializazio, marketin eta enpresen gestioari bideratutako mikro-proiektuentzat.

Zibersegurtasunaren alorrean enpresek dituzten beharrak ere hartu dira kontutan, Euskadiko Zibersegurtasun Zentroari bideratutako 1,3 Mko partidarekin eta ETEak laguntzeko programarako 600.000 euroko deialdiarekin.

5,9 M euroko partida jarri da ekintzailetasuna eta BIND 4.0 azelerazio programarako, lehenengoz deialdia elikaduraren alorrera ere zabalduko delarik.

Industria 4.0 gehiago eta indartu egingo da inbertsioa eremu ahuletan

Industrializazio handiago eta hobeago baten aldeko apustuak isla du 2019ko aurrekontuan. Enpresek 4.0 industriarekin erlazionaturiko aktiboak eskuratzeko programa berri bat aktibatuko da, 5 miloiko deialdiarekin.

Gainera Eremu Ahuletarako Talka Planarekin lerrokatuta, Eusko Jaurlaritzak INDARTU programa sendotuko du 12 miloiko zuzkidurarekin. Ezkerraldean eta Oarsoaldean, edo langabezia tasa altuak dituzten herrietan inbertsio produktiboak egin eta enplegua sortzen duten enpresek itzuli beharrik gabeko diru laguntzak izango dituzte.

Era berean, industria-garapena babesteko esparruan, enpresek aitortutako ibilbidea duten programak mantentzen dira: Gauzatu programa 28 milioi eurorekin, Enpresentzako Kredituak 27 milioi eurorekin, edo krisian dauden enpresentzako Bideratu Berria programa 2 milioi eurorekin.

Efizientzia energetikoa, proiektu estrategikoak eta berriztagarrien aldeko apustua

2018an izandako arrakastaren ondorioz 2019an Industria Poligonoetarako Renove Planari eutsi egingo zaio, ekipamenduen berrikuntzarako 4,6 miloi eurorekin. Horietatik 1,5 milioi euro Energiaren Euskal Erakundearen bitartez bideratuko den energia-eraginkortasuneko proiektutarako izango dira. Gainera, efizientziaren alorraren aldeko apustuaren bidetik Euskal Energiaren Erakundeak aurrezpen eta efizientziarako laguntzak mantenduko ditu 10,6 miloi euroko partidaren bidez.

Lehenengoz jasotzen du aurrekontuak Energy Inteligence Centerrerako zuzkidura, 12 miloirarteko hainbat urterako konpromisoarekin, eta energia berriztagarria sortzeko instalakuntza berrien alorrean azpimarratzekoa da EEEren esku-hartzea ARASURen egingo den energia fotovoltaikoaren proiektu publiko-pribatuan.

Enpresen nazioartekotzerako 23,1 M euro

Ekonomiaren irekiera eta enpresen nazioartekotzea dira EGA sailaren lerro nagusietako bi eta horretara, 23,1 M euro zuzenduko dira SPRIn atxikita den Nazioartekotze Euskal Agentziaren bitartez.

Esportazten hasten ari diren euskal enpresen jarduera bultzatzeko, ZABALDU laguntza programa berria indarrean jarriko da 5,5 M euroko deialdiarekin. Honekin, esportazio maila altua duten enpresentzat dagoeneko indarrean dagoen SAKONDU (800.000) programa osatzen da.

Eusko Jaurlaritzak 2019 urtean 480 beka eskainiko ditu 7 M zuzkidurarekin. Nazioartean maila profesionalean jardun nahi duten 100 BEINT beka eta euren formakuntza atzerrian garatu nahi dutennentzat beste 380 Global Training beka.

44,4 M euro industria eta teknologia lur eremuetarako

2019an mantendu egingo da 2018an eginiko inbertsio ahalegina bai Parke Teknologikoetarako espazio berrien alorrean baita Industria Poligonoen zabalkuntza eta modernizazioaren alorrean, nahiz eta banda zabalaren ezarpena ia erabatekoa den eta kontzeptu hau oso txikia izango den.

Parke Teknologikoan sareak 19.8 M euroko inbertsioa jasoko du, hauek izanik partida azpimarragarrienak:

Geldo urbanizazioa (Derio)

3.500.000€

Ezkerraldeko zabalkundea

11.000.000€

Miramonen A-2.2 eraikinaren eraikuntza, A-2.1 erakina amaitzea eta beste instalazio batzuk

3.147.000€

PIE 2ren eraikuntzaren amaiera eta partzela eta eraikinetan hobekuntzak Arabako Parke Teknologikoan

654.548€

Sprilurren inbertsioak hiru lurraldeetan zehar zabaltzen dira 24,6 Mko inbertsioarekin industria-poligonotan:

POLIGONOA

HERRIA

ZENBATEKOA

 KONTZEPTUA

VIAP

Gasteiz

1.515.000

 Lursaila erostea (300.000 m2 x
   5 €/m2)

Subillabide

Iruña Oka

800.000

 Lursailak erosteko aukera  
 (4€/m2)

Sidenor

Azpeitia eta Elgeta

1.336.000

 Plan Berezia eta Urbanizazio
 Ekintza Proposamena
 (Legazpin) eta Eraikuntzaren
 egokitzea (Elgetan)

Eskuzaitzeta

Donostia

3.500.000

 Urbanizazio kuotak 2018 eta 2.
 Fasea

Arroa Behekoa

Zestoa

880.600

 Elesako lursailaren bererosketa

Beste batzuk

 

320.000

 

GUZTIRA

 

8.352.247

 

 

ELKARTEA

ZENBATEKOA

KONTZEPTUA

BIDASOA OARSOKO INDUSTRIALDEA, S.A.

4.119.448

Gametxo eraikuntza eta Irunen lursailak erostea

GOIERRI BEHEKO INDUSTRIALDEA

2.500.000

Kanpandegi Urbanizazioa

.

BUSTURIALDEKO INDUSTRIALDEA

 

682.929

Muxikan lursaila erostea

TOLOSALDEKO APATTAERREKA INDUSTRIA LURRA, S.A.

506.046

Apattako bigarren urbanizazio fasea

BETERRI KOSTAKO INDUSTRIALDEA, S.A.

3.000.000

Errotaberri Urbanizazioa

ABANTO ZIERBENAKO INDUSTRIALDEA, S.A.

928.708

Pinoa Parzelaren edifikazioa

ARRATIAKO INDUSTRIALDEA, S.A.

2.722.074

J lursailaren edifikazioa eta lursailen erosketa

BIZKAIA SORTALDEKO INDUSTRIALDEA, S.A.

1.150.000

Okamika II pabilioiaren edifikazioa

DEBA BAILARAKO INDUSTRIALDEA

500.000

Lursaila erostea

ARABAKO INDUSTRIALDEA, S.A.

148.000

Planeamendua (Lapuebla)  eta bulegoetan lanak Jundiz

 

16.257.205

 

TOTAL GRUPO SRPILUR

24.609.452

 

Bertako produktuaren promoziorako partida berriak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordetzari dagokion aurrekontuak %0,9 egingo du gora, eta azpimarratzekoak dira landa garapenari dagozkion bi programak Erein (8,9M) eta Leader (5,3 M). Lehiatu programak, bertako produktua promozionatzeko programak igoera nabarmena izango du 12,2 Mko deialdiarekin aterako baita.

Partida berriak jasotzen dira arodaren sustapenerako alderantzizko ekimenetarako (300.000 euro); Garagardogile Artisauen Elkartea (50.000), eta Añanako Gatzaga Fundazioa (20.000) babestuko dira.

Emakume nekazariak eta lan segurtasuna lehen sektorean

Nekazaritza eta Abelzaintza zuzendaritzak 50.000 euroko (100.000raino handitu daitekeen) partida berria abiatuko du  Emakume Nekazarien Estatutuari dagokion Ekintza Plana egikaritzeko eta 100.000 euro bideratzen ditu nekazal esplotazioen leku-aldaketa errazteko.

Era berean 60.000 euro izango dira Preven II Planerako, lehen sektorean lan segurtasuna bermatzeko garatuko den planerako.

22,2 MM arrantzarako eta Ondarroa eta Bermeoko lonjen lanetan aurrera egiteko

Arrantza sektorearekiko apustua argi geratzen da aurrekontuek arrantza egiturak hobetzeko jasotzen duten 7,3 Mko deialdiarekin eta Ondarroa eta Bermeoko lonjetako lanak egin ahal izateko aurrekontu igoerarekin, 5-7 miloirarte iritsiko delako zuzkidura. Bermeon proiektuaren erredakzioa abiatuko da.

Itsasoratu, belaunaldien erreleborako programa mantendu egingo da (100.000), Formazio programa (120.000) eta atunero izozkailuen Plan Estrategikoa ere bai (250.000), beste ekimen batzuen artean.  

AHTren azken zatiak, garraio elektrikoa eta Eusko Trenen erosketa berriak

Material mugikorra

  • 4 tranbia berri Eusko Trenen Gasteizen Angulematik Unibertsitaterainoko zabalkundea martxan jarri ahal izateko
  • Teknologika hibridodun 9 autobus berri, Gipuzkoako Foru Adundiarekin kontzesio akordioaren arabera, 3,98 M

Trenbide azpiegiturak

ETSren inbertsio esanguratsuenak, guztira 73,7 MM  euro

INBERTSIOAK

73.761.000 €

Lugaritz-Easo tren saihesbidearen lanak (Donostia)

28.700.000 €

Ermuako geltoki berria eta banatzea

5.940.000 €

Eibar – Azitain estalketa

200.000 €

Línea 3 –Casco Viejoko frontoia berriz jartzea

1.624.000 €

Gasteizko tranbiaren zabaltze lanak (Unibertsitatea, Salburua, eta geltokietan hobekuntzak)

15.352.000 €

Bilboko tranbiaren zabaltze lanak (Atxuri-Bolueta)

500.000 €

Txorierri, Hendaia, Deba eta Amorebietako estazioak berritzea

5.221.000 €

Durango – Lebario urbanizazioa eta beste ekintza batzuk

542.000 €

Trenbide-pasaguneak kendu eta trenbideak konpontzea

2.632.000 €

Beste ekimen batzuk (proiektuak, dauden azpiegiturak hobetzea

13.050.000 €

Portuak

Portuetako inbertsioa 6,96 M euroraino iritsiko da, sakonerak mantentzeko dragatze lanak egiteko, eta lurreko azpiegituretan mantenu eta konponketa lanak egiteko.

BIZKAIKO PORTUETAN LANAK

2019

Xixili moilaren berrikuntza Bermeon

2.725.500

Dike ezberdinak sendotzea

200.000

Armintzako Portuko erribera moilaren berrantolaketa

115.000

Bermeoko portuko harri ezponda

30.000

Lekeitioko Portuko moilaren zimendatzea

 

Eraikuntzetan lanak

100.000

Lan eta likidazioetan inzidentziak

200.000

 

GIPUZKOAKO PORTUETAN LANAK

2019

Babes dikeetan sendotze lanak

600.000

Mutikuko kanpoko babes dikea

200.000

Orioko eskubi aldeko paseoa eta bideratze harri-lubeta

200.000

Orioko ezker aldea

120.000

Hondarribiko Portuko benta moila

475.000

Orioko  herriko plazako moilaren handitzea

963.086

Eraikinetan lanak

100.000

Lanak eta likidazioak

200.000

BESTELAKO EKIMENAK

 

Ezponden konponketa eta sendotze lanak

50.000

 

BIZKAIAKO PORTUETAN PROIEKTU ETA AZTERKETAK

2019

Babes dikeak sendotu

100.000

Proiektuen erredakzioa

50.000

Plentziako ibaiaren bideratzea

150.000

BESTE ZERBITZU BATZUK

 

Bermeoko Xixili moilaren konponketa

90.000

 

GIPUZKOAKO PORTUETAN PROIEKTU ETA AZTERKETAK

 

Babes dikeak sendotu

200.000

Mutikuko kofradia zaharra birgaitzea

100.000

Garraio publikoaren elektrifikazioa

2019an 7,46M€ erabiliko dira Gasteizko BEIaren ezarpenerako.

Aurrekontuek proeiktu konstruktiboa erredaktatzeko eta Donostian ere Autobus Adimendua (BEI) martxan jartzeko kompromisoa jasotzen du (500.000 euro).

Bide batez Bilboko Metroa, Leioa eta Unibertsitate Kanpusa lotuko dituen BEI sistema ezartzeko beharrezkoak diren kredituak ere jasotzen ditu (600.000 euro).

NRFPV eta Hego Sahiesbidea (kudeaketa kredituak)

Aurrekontu orokorra 13,5 jaisten da, bereziki euskal Yren aurrekontua 156,2M€tik (2018) 99,4M€ra jaisten delako. Jaitsiera hau ematen da Bergara eta Astigarraga arteko plataformaren ia zati guztiak (17) amaituta daudelako, Hernani-Astigarraga zatia izan ezik. Zati honen kontratua ebatzia izan da eta berriz lizitatuko da.

Hego Sahiesbidearen enkomendari dagokionez, aurrekontuak ere behera egiten du (5,1Mtik 3,9Mra) dagoeneko lehen fasearen, Serantes-Olabeaga arteko tunelaren azterketa informatiboa amaituta dagoelako eta 2019an Sustapen Ministerioak tramitatu egin behar duelako, ondoren eraikuntza proiektuen erredakzioarekin hasi ahal izateko. 2019an zehar bigarren fasearen Barakaldo-Basauri arteko zatiaren azterketa informatiboa egingo da.  

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak