Berriak Lehendakaritza
Eu

Argentinarekin elkar hartu eta lankidetzan aritzeko guneak identifikatzeko ari da lanean Euskadi

2018.eko azaroak 02
  • Buenos Aireseko Hiri Autonomoko Gobernu Buruarekin bildu da Lehendakaria lehentasunezko eta lankidetzarako harreman-eremuak errepasatzeko
  • Iñigo Urkulluk Argentinako parlamentuko alderdi guztietako ordezkariekin bildu da

Buenos Aireseko Hiri Autonomoko Gobernu Buru Horacio Rodríguez Larretarekin bildu da Iñigo Urkullu Lehendakaria eta bertan errepasatu dituzte bi instituzioen arteko lehentasunezko eta lankidetzarako harreman-eremuak. Lehenago, Lehendakariak Argentinako Diputatuen Ganbera eta Senatuko alderdi guztietako ordezkariekin batzartu da. Azkenik, Buenos Aires hiriko Legelaritzak “ohorezko bisitari” bereizgarria eman diote Lehendakariari.

Ekitaldiok bidaia ofizialaren bigarren jardunaldiari dagokie. Lehendakariaren alboan Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusi Marian Elorza; Eusko Jaurlaritzako Ordezkaria Argentinan, Sara Pagola; eta Kanpo Harremanetarako Zuzendari Leyre Madariaga izan dira.

Buenos Aires Hiriko Gobernua

Lehendakariak eskerrak eman dizkio Buenos Aires Hiri Autonomoko Gobernuari euskal kolektibitateari beti egin izan dioten harreragatik. Gainera, berdintasuna, gastronomia edo hiri-berroneratzea bezalako eremuetan elkar aditzeko Memorandum bat eratzeko egindako lana nabarmendu du. Eremu horiek "asko zabaltzen dituzte aukerak etorkizuneko lankidetzarako", ziurtatu du Lehendakariak.

Diputatuen Ganbera eta Senatua

Ordezkaritzak, Lehendakaria buru zela, elkarraldi bat baino gehiago izan du Diputatuen Ganberako eta Senatuko ordezkariekin. Hala, Euskadiren egoera politikoa eta ekonomikoa azaldu die Argentinako alderdi politikoetako bloke guztiei. Lehendakariak adierazi duenez, elkarraldietan hauek izan dira sakontzen jardun duten eremuak: industriaren garapena, espezializazio adimenduaren aldeko apustua, prestakuntza duala eta lanbide heziketako zentroak.

Elkarraldietan izan direnen artean aipatzekoak dira Diputatuen Ganberako presidente Emilio Monzó, Senatuko presidente Federico Pinedo, Bloke Justizialistako senatari Miguel Ángel Pichetto eta Rodolfo Urtubey, Frente Renovador blokeko diputatu Graciela Camaño, Cambiemos Parlamentuko Bloke Arteko diputatu presidente Mario Raúl Negri, Frente por la Victoria blokeko diputatu eta senatari Agustín Rossi eta Silvia García Larraburu, hurrenez hurren.

“Ohorezko bisitaria”

Buenos Aireseko Legislaturako hainbat kidek Ohorezko Bisitaria saria eman diote Lehendakariari.

Aktualitateko albisteen balorazioa: Catalunya

Azkenik, hedabideei emandako erantzunetan, Estatuko Abokatutzak hartutako erabakiaren balorazio bat egin du Lehendakariak, lider katalanei zuzendutako akusazioaren inguruan. Lehendakariak adierazi du ez datorrela bat erabakiarekin, nahiz eta itxaropenez ikusten duen asaldaketa-akusazioa baztertzea, horrek berretsiko bailuke “ez zen indarkeria antolaturik egon” interpretazioa. Erabaki horrek kartzelaratuen egoera erraztea espero du Lehendakariak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Horacio Rodriguez