Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Ignacio Ellacuría-Zurbaran BHI, Kukullaga LHI, Velázquez-Cervantes IPI (2011-02-22(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko otsailak 22

Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan zenbait ikastetxe publiko sortzea, bateratzea, bat-egitea eta kentzea xedatzen duena.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko batzuk sortu, integratu, bat egin eta desagertzea erabakitzen duen dekretua.

Bigarren Hezkuntzako ondorengo ikastetxe publiko hauek, guztiak Bilbon kokatuek,: Ignacio Ellacuria BHI eta Zurbaran BHI, bat egiten dute. Ondorioz, ikastetxe horiek kendu eta Ignacio Ellacuria-Zurbaran BHI ikastetxea sortuko da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzak emango dituena.

Lehenengo Hezkuntzako ikastetxe publiko hauek, guztiak Bizkaiko Etxebarrin kokatuek,: San Antonio LHI eta Jose Miguel Barandiaran LHI, bat egiten dute. Ondorioz, ikastetxe horiek kendu eta Kukullaga LHI ikastetxea sortuko da, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakaskuntzak emango dituena.

Basaurin egongo den Velázquez-Cervantes IPI sortzen da. Ikastetxe horretan Velázquez-Miguel de Cervantes LHI, beraz desagertzen dena, eta Bidebieta BHIko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak integratuko dira. Velázquez-Cervantes IPIk Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak emango ditu.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan