Eu

Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailak 121 milioi/€ gastatuko ditu 2019an; erdia baino gehiago administrazioaren digitalizazioan

2018.eko azaroak 06
  • 2019an, Gobernuak azken bultzada emango du Euskadiko udalerri guztietara banda zabala heltzeko. 3,9 milioi euro inbertituko ditu isolatutako azken 84 biztanle-nukleoak konektatzen: 14 Araban, 22 Gipuzkoan eta 48 Bizkaian
  • Lehen aldiz, aurrekontuak 333.000 euroko partida jaso du, datu pertsonalak babesteko bulego berrirako. Horrela, Eusko Jaurlaritzak datuen babesarekin eta konfidentzialtasunarekin duen konpromisoa berresten du

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak, 2019an, guztira 121.114.000 euroko aurrekontua izango du, 2018an baino ia % 2,1 gehiago. Kopuru horretatik guztitik, % 96, 116 milioi euro, "Gobernantza Publikoa”ren arlora bideratuko da; gainerako % 4a, 4,9 milioi euro, aholkularitza juridikoa, autogobernuaren defentsa eta Eusko Jaurlaritzaren interesetarako epaiketako laguntza finantzatzeko baliatuko da. I. kapitulua kontuan hartu gabe, langile publikoen ordainsarien gastuei buruzkoa, sailak duen aurrekontu garbia 90.916.329 eurokoa da, aurreko ekitaldiaren oso antzera.

Sailaren aurrekontua lehentasunezko 5 ekintza arlotan banatuko da:

  1. Berrikuntza publikoa eta e-administrazioa: ia 60,5 milioi euro, guztizkoaren % 50. Aurrekontu gehien duen arloa da.
  2. Euskal Administrazio Publikoaren azpiegituren mantentze-lana eta modernizazioa: ia 29,4 milioi euro, aurrekontuaren guztizkoaren % 24.
  3. Euskadiko langile funtzionarioen prestakuntza eta hautaketa: 23,3 milioi euro, guztizkoaren % 19.
  4. Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu juridikoak eta datuen babesa: 5,2 milioi euro, guztizkoaren % 5.
  5. Erakunde-harremanak: aurrekontuaren guztizkoaren % 2; 2,6 milioi euro erakunde-harremanak babesteko.

Gainera, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak hiru erakunde publiko ditu atxikita, eta horiek 162,4 milioi euroko gastu-aurrekontua izango dute:

  • EJIE SA: 123,6 milioi euroko gastu-aurrekontua izango du, hainbat iturriren diru-sarrerei esker. 43,8 milioi euro Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren beraren ekarpena izango da.
  • HAEE: 19,6 milioi euroko gastu-aurrekontua izango du, hainbat iturriren diru-sarrerei esker. 16,3 milioi euro Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren beraren ekarpena izango da.
  • ITELAZPI SA: 19 milioi euroko gastu-aurrekontua izango du, hainbat iturriren diru-sarrerei esker. Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak erakunde honi milioi 1 euroko ekarpena egingo dio.

 

 

(1)BERRIKUNTZA PUBLIKOA ETA E-ADMINISTRAZIOA (60,5 milioi/€)

Sailaren barruan aurrekontu-pisu handiena duen lan-arloa da, 60,5 milioi eurokoa; kopuru hori, besteak beste, honako jardun-arlo hauetara bideratuko da:

  • Informatika eta Euskadiko telekomunikazioak: nabarmentzekoa da 3,9 milioi euro inbertituko direla Euskadiko gune zurietan banda zabala jartzeko. Biztanleria-nukleo txikiak, isolatuak, gehienak baserrietakoak dira; horietan, telekomunikazioen konpainia pribatuek ez lukete inbertituko Eusko Jaurlaritzaren laguntzarik gabe. 2019rako, banda zabala beste 84 nukleotara zabaltzea aurreikusten da (14 Araban, 22 Gipuzkoan eta 48 Bizkaian) eta, horrela, merkatuak alderdi horretan dituen hutsak zuzentzen jarraitu. Gainerakoa, ia 30 milioi euro, honako hauetara bideratuko dira: konfiantzazko zerbitzu elektronikoak, sinadura digitala, lizentziak, proba pilotuen laborategi teknologikoak, bideokonferentzien taldeak, terminalak, aplikazioak, sistemak, proiektuak, segurtasun informatikoa, ikuskaritza teknologikoa, software libreko bulegoa, zerbitzu informatikoen erabiltzaileen arreta, datu meteorologikoen transmisioa, TETRA sarea, KZGUNEAk, etab.
  • Berrikuntza digitaleko euskal agenda, 2020rako Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean jaso dena. Euskadiko agenda digitalarekin lotutako jarduketetarako 5,2 milioi euro izango dira 2019an.
  • Administrazio elektronikoa eta web-orrialdea: 7,5 milioi euro bideratuko dira euskadi.eus web-orrialdea eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoa ezarri eta hobetzera; bertan, herritarrei arreta eskaintzen zaie 24 orduz, urtean 365 egunez, edozein lekutatik eta edozein gailuren bidez.
  • Elkarreragina herritarrekin, ZUZENEANen herritarrei arreta emateko lau kanalen bitartez: aurrez aurre hiru hiriburuetan, 012 telefonoaren bidez, Telegram berehalako mezularitzaren bidez eta web-orrialdearen bidez. Sailak 6,8 milioi euro bideratuko ditu zerbitzu horretara 2019an.
  • Zuzentasunak, gardentasunak eta gobernu onak000 euroko aurrekontua izango du; horietatik, ia milioi erdi euro datu publikoen berrerabilera sustatzeko eta irekitzeko aurrera egiten inbertituko da (OpenData).

(2) EUSKAL ADMINISTRAZIO PUBLIKOAREN AZPIEGITUREN MANTENTZE-LANA ETA MODERNIZAZIOA (29,4 milioi/€)

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak 29,4 milioi euro bideratuko ditu 2019an, Euskal Administrazio Publikoaren azpiegiturak mantentzeko eta modernizatzeko jarduketetara. “Baliabide orokorrak” izeneko arloa sail honi atxikita dago; arlo horren ardurak dira, besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-egoitza nagusien –gehienak hiru euskal hiriburuetan daude– kudeaketa, mantentze, garbiketa, energia, telefonia, segurtasun eta beste zenbait lan.

Era berean, ardatz horretan sartzen dira korrespondentziaren, erregistroaren, horniduren, bulegoko materialen, inprentaren, argitalpen ofizialen eta beste hainbaten gastuak.

(3) EUSKADIKO LANGILE FUNTZIONARIOEN PRESTAKUNTZA ETA HAUTAKETA (23,3 milioi/€)

Euskadiko administrazio publikoetan lan egiten duten langileen hautaketara, prestakuntzara eta euskalduntzera bideratutako aurrekontua da. 23,3 milioi euro dira, guztizkoaren % 19. Besteak beste, bi lan-bloke handitan jaso dira aurrekontuan:

  • Euskal funtzionarioen hautaketa eta prestakuntza: 5,1 milioi euro
  • Hizkuntza-normalizazioa herritarrek beren administrazio publikoarekin euskaraz harremanetan jarduteko duten eskubidea bermatzeko: 10 milioi euro

(4) EUSKO JAURLARITZAREN ZERBITZU JURIDIKOAK (5,2 milioi/€)

Eusko Jaurlaritzak beste 5,2 milioi euro inbertituko ditu, aurrekontu osoaren % 5, aholkularitza juridikoko, Eusko Jaurlaritzaren epaiketako laguntzako eta Euskadiko autogobernuaren defentsarako zerbitzuetan. Zenbateko hori honela banatuko da:

  • 3,7 milioi euro Eusko Jaurlaritzaren “Zerbitzu Juridiko Zentrala” Giza taldea da; 54 profesionalek eratzen dute, eta aholkularitza juridikoko eta autogobernuaren defentsarako eta Eusko Jaurlaritzaren interesen defentsarako zerbitzuak betetzen dituzte epaitegien aurrean.
  • 1,06 milioi euro “Euskadiko Aholku Batzorde Juridiko”rako, kide anitzeko goi-mailako organoa; organo horrek kontsulta-funtzioa betetzen du Euskal Administrazio Publikorako, tokiko administraziorako eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitaterako. Zerbitzu hori, halaber, sail honi atxikita dago, baina ez dago egitura hierarkikoaren barruan objektibotasuna eta inpartzialtasuna bermatzeko, eta 14 kidek osatzen duten taldea dauka.
  • 000 euro, “Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Datuak Babesteko Ordezkaritzaren Bulego” berrirako. Gobernuak aurrekontu-programa berri hau sortu du, bulego honi baliabideak emateko –maiatzean sortu zen– eta, horrela, euskal herritarren datu pertsonalak ahalik eta gehien babesteko eta isilpean gordetzeko duen konpromisoa berresteko, bereziki euskal administrazio publiko elektronikoaren eta globalizatuaren erronkari erantzuteko. Nahiz eta talde honek lana independentzia osoz eta Gobernuaren barruan hierarkia-harremanik gabe egingo duen, organikoki, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren Araubide Juridikoaren Sailburuordetzari atxikita dago.

(5) ERAKUNDE HARREMANAK (2,6 milioi/€)

Eusko Jaurlaritzak, 2019an, erakunde-harremanen arlorako 2,6 milioi euro aurreikusi ditu aurrekontuan.

Kasu horretan, 47 pertsona daude arlo horretan; arlo horren zeregina da Eusko Jaurlaritzak udalerriekin dituen harremanak bermatzea, Arartekoarentzako, Eusko Legebiltzarrerako, Euskadiko elkarte eta fundazioetarako arreta bermatzea edo euskal erakundeek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian egiten dituzten argitalpenak kudeatzea, besteak beste.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak