Berriak Hezkuntza
Eu

Cristina Uriartek "Atzerriko ikasleen eskolatzea EAEko eskola-sisteman" azterlana aurkeztu du

2018.eko azaroak 05
  • Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak Hezkuntza Sailak egin duen azterlana aurkeztu du; jatorri atzerritarreko ikasleen eskolatzearen inguruko errealitatea eguneratu eta zehazten du lanak, eta ekintza berriak identifikatzen ditu.
  • Egun, EAEko biztanleriaren %9,4 da atzerritar jatorrikoa. Hezkuntza sisteman, jatorri atzerritarra duten ikasleak ikasleria osoaren %15,7 dira.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Maite Alonso Hezkuntza sailburuordea eta Olatz Garamendi Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea lagun zituela, Atzerriko ikasleen eskolatzea EAEko eskola-sisteman azterlana aurkeztu du gaur goizez prentsaurrekoan. Hezkuntza Sailak osatu duen azterlanak, arlo honetan diharduten profesionalen parte-hartzea eta egiaztatzea izan ditu, eta Ikuspegi - Inmigrazioaren Euskal Behatokiarekin elkarlanean burutu da.

Joan zen irailean, ikasturte hasierako ekitaldian sailburuak aurreratu zuen eran, Hezkuntza Sailak azterlana burutu du, jatorri atzerritarra duten ikasleen eskolatzearen gaian, hezkuntza sistemaren errealitatea eguneratu eta zehazteko asmoz. Lan honek diagnostiko zehatzagoa, hurbilketa zorrotzago eta sakonagoa, egiten du, eta honela erronkak hobeto identifikatu eta hauei neurria egokiago hartzea ahalbidetzen du. Era honetan, hobeto definitu daitezke egin beharreko esku-hartzeak eta ekarpenak ere, egoki gerta daitezen hauek hezkuntzak duen asmorik nagusiena gauzatzeko: ikasle guztien hezkuntza-arrakasta erdiesteko aukerak bermatzea, edozein delarik ere ikasleen jatorria zein maila.

Errealitate sozial aldakorra

Egun, Euskadiko biztanleriaren %9,4-k jatorri atzerritarra dute. Hogei urtean, biztanleriaren %1,3 jatorri atzerritarrekoa izatetik, egungo %9,4ra pasatu da Euskadi. Lurraldeka, Araban biztanleen %11,3 dira jatorri atzerritarrekoa, Bizkaian %8,8 eta Gipuzkoan berriz, %9,5.

Euskadik ezagutu duen aldaketa sozial esanguratsu honek isla du hezkuntza sisteman ere, nahiz eta jatorri atzerritarra duen ikasleen portzentajean desberdintasun nabarmenak izan EAEko eskualdeen arabera. Errealitatea, eskola-eskaintzaren eta tokiko testuinguru horretan bizi den familia bakoitzak hautua egiterakoan duen lehentasunaren araberakoa da. Baina beste aspektu zabalago batzuek ere eragiten dute, hala nola, biztanleriaren ezaugarri sozioekonomiko eta soziolinguistikoek, hauen patroi kulturalek, edo biztanleriaren banaketak, besteak beste.

Jatorri atzerritarra duen ikasleria, Euskal Hezkuntza Sisteman

Egun, 2017-2018 ikasturteko matrikulazioan jasoriko informazioaren arabera, ikasleen %15,7 jatorri atzerritarrekoak dira Euskadin (Estatuan jaioak –gurasoetako bat ala biak atzerritarrak izanik- nahiz atzerrian jaiotako ikasleak). Lehen Hezkuntzan, portzentajea %16,4-koa da, eta %14,6-koa DBH-n.

Hezkuntza-sareen araberako banaketari dagokionez, jatorri atzerritarreko ikasleek presentzia zabalagoa dute, proportzionalki, sare publikoan itunpekoan baino, nahiz eta etapen araberako aldea esanguratsua izan. Horrela bada, sare publikoan, atzerriko jatorria duten ikasleak %22,8 dira Lehen Hezkuntzan, eta %18 DBHn. Itunpeko sareari dagokionez, %9,6 dira Lehen Hezkuntzan, eta %11,6 DBHn. Datu absolutuetan, alde nabarmena ikusten da Lehen Hezkuntzan (15.216 ikasle publikoan, eta 6.011 itunpekoan), baina aldea askoz txikiagoa da DBHn (6.781 – 5.071, hurrenez hurren).

Zifrek itunpeko ikastetxeetan jatorri atzerritarreko ikasle gutxiago erakusten badute ere, azterlanean jasoriko datuek besterik ere erakusten dute, alegia, termino globaletan, desberdintasunak ez direla soilik sareen artean agertzen, baizik eta sare bakoitzaren barnean ere ageri direla. Badira sare bateko zein besteko zenbait ikastetxe, jatorri atzerritarreko ikasle kopuru baxua eskolatzen dutenak, nahiz eta inmigrazio-tasa altua duten zonaldeetan kokaturik egon; beste eskola batzuek aldiz, proportzio altuagoan eskolatzen dituzte (nahiz eta proportzioa baxuagoa izan itunpeko ikastetxeen kasuan).

Lurralde Historikoen arabera

Egoera Lurralde Historikoen arabera aztertuta, ikus daiteke atzerriko biztanleria portzentaje altuak isla duela eskolatze datuetan. Araba da jatorri atzerritarra duen ikasle portzentaje altuena duen Lurraldea (%25 Lehen Hezkuntzan eta %20 DBHn), Bizkaia (%15 - %14) eta Gipuzkoarekin (%15 - %13) alderatuz.

Lurralde bakoitzeko errealitatea hezkuntza-sareekiko aztertuz, atzerriko jatorria duten ikasleen eskolatzea sare publikoan gertatzen da gehien bat, hiru lurraldeetan; hala ere, portzentajeetan aldeak daude Lehen Hezkuntzatik DBHra:

  • Lehen Hezkuntzan, jatorri atzerritarreko ikasleen %84 sare publikoan dago matrikulatuta Araban. Portzentaje hori %68ra jaisten da Gipuzkoan, eta %67ra Bizkaian.
  • DBHn, Gipuzkoa da sare publikoan atzerritar jatorriko ikasle portzentajerik altuena duen lurraldea (%60,4); %58,8 dira Araban, eta %54,4 Bizkaian.

Atzerriko ikasleen eskolatzea EAEko eskola-sisteman azterlanean jasoriko datu hauek eta gainerako guztiak baliagarri zaizkio Hezkuntza Sailari eskola eremuko inklusio eta ekitate politikak sendotuz jarrai dezan. Datuon analisiak ahalbidetu du, egungo  esku-hartze markoa osatuko duten jarduera berriak definitzea, honako bost ardatz hauetan oinarriturik: Sistemarako sarbidea; Plangintza; Bekak eta zerbitzu osagarriak; Pertsonala; eta Hezkuntza esku-hartzea.

Orain, eta azterlanean jasotako informazioarekin osaturiko diagnostikoa egin ondoren, gizarte eta eskola gero eta anitzagoek aurkezten dituzten erronka eta lehentasun zenbait identifikatu ditu Hezkuntza Sailak, hezkuntzan kohesio eta ekitate handiagoa lortzea helburu dutenak:

  1. Sarbidea aukera berdintasunean bermatzea.
  2. Ikastetxeen osaketa sozialean oreka, eta eskola-sistemaren kohesio handiagoa sustatzea.
  3. Bizikidetza positiboa bultzatzea, eskola inklusibo eta kulturartekoaren ardatz.
  4. Jatorri atzerritarreko ikasle iritsi berrien harrera egokia erraztea.
  5. Hezkuntza jarduera jatorri atzerritarreko ikasleek dituzten berariazko premietara egokitzea, eta proiektu berritzaileak sustatzea aniztasun soziokulturalik altuena duten ikastetxeetan.
  6. Aniztasunari egoki erantzuteko beharrezko diren bitartekoak identifikatzea eta egokitzea.
  7. Erakunde publikoen arteko ekintza koordinatua bultzatzea, ekitate handiagoa lortzeko.

Aipaturiko erronketako bakoitzak zenbait ekintza zehatz jasotzen ditu, dagoeneko abian dauden politikekin era koordinatuan garatuko direnak (Ikasle etorkinei hezkuntza-arreta emateko II. Plana; Aniztasunari erantzuna emateko Plana; Baremo irizpide berriak jasotzen dituen Dekretua…). Hona hemen, adibidetarako, zenbait ekintza. Hauetako bakoitza gorago aipaturiko erronkei lotua dago, hurrenkera berberean:

  1. Informazio eta orientabide bulegoak. Gainbegiratze eta kontrol handiagoa, sarbidean eta onarpenean legaltasuna bermatzeko.
  2. Eskola-eskaintzan eta ibilbidean doikuntzak, desorekarik handieneko zonaldeetan. Udal Eskola Kontseiluak bultzatzea
  3. Eskola Inklusiboa garatzeko Plan berria, bizikidetza positibotik abiatuta. Formazio espezializatua unibertsitatearekin elkarlanean
  4. Iritsi berrien harrerarako eta hizkuntza-murgiltzeko programa pilotua. Hezkuntza-premiak karakterizatzeko tresna
  5. Errefortzu inklusiboak eta proiektu berritzaileak (iman programa pilotua), aniztasun handieneko ikastetxeak aberasteko.
  6. Premiarik gehieneko ikastetxeei berariazko laguntzak (Hezkuntza-beharren Indizea) Erantzunkidetasun akordioak ikastetxeekin, ikasleen profilaren arabera
  7. Gizarte-hezkuntza mahaiak. Tokiko akordioak, hezkuntza-ekitatearen alde.

Atzerriko ikasleen eskolatzea EAEko eskola-sisteman azterlana, hemen dago eskura.

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Orain dela 5 egun

    Me parece bien que realicen estudio, pero en mi opinión la principal dificultad que deben afrontar los progenitores que escolarizan en concertada son los gastos que genera esa escolarización a diferencia de la pública (tasa de matrícula, mensualidades obligatorias en conceptos de "aportación", uniformes escolares, comedores más caros, cuota mensual para tablet u ordenador ....). De eso no se habla. El departamento de educación asigna centros concertados y no cubre los gastos que supone, desde los centros presionan a los padres y madres, estos se dirigen a delegación de educación y desde allí se lavan las manos, les dicen que hablen con los centros (por lo menos en la delegación de Bizkaia es descarado!)....
    Por último, las becas escolares de comedor, material...si las conceden no es hasta febrero, marzo ya muy avanzado el curso escolar, y por lo general el primer año de matrículacion del recién llegado alumno no las conceden....
    Es desastroso el funcionamiento de acceso y la garantía y derecho a la educación de los menores!!! Si tu familia es pobre el sistema te castiga y mucho, por no decir que en muchos casos te empobrece !!!
    Muy bien el informe, pero de cuánto cuesta escolarizar en pública y concertada no se habla!!

  • @gorkaruiz
    Orain dela 6 egun

    Comentario de Twitter:
    RT @ikuspegi_eus: Estudio, "La escolarización del alumnado de origen extranjero en el sistema escolar de la CAPV" https://t.co/EG23UUOTzC c…

  • @mrubiozavala
    Orain dela 6 egun

    Comentario de Twitter:
    RT @ikuspegi_eus: Estudio, "La escolarización del alumnado de origen extranjero en el sistema escolar de la CAPV" https://t.co/EG23UUOTzC c…

  • @aitoribe1982
    Orain dela 6 egun

    Comentario de Twitter:
    RT @ikuspegi_eus: Estudio, "La escolarización del alumnado de origen extranjero en el sistema escolar de la CAPV" https://t.co/EG23UUOTzC c…

Ekitaldiko kargudunak