Berriak Lehendakaritza
Eu

Irekia eraiki prozesu parte hartzailearen aurkezpena

2018.eko azaroak 05

Eusko Jaurlaritzak “Irekia eraiki” prozesu parte hartzailea aurkeztu du, Gobernu Irekia gazteengana hurbiltzeko

Eusko Jaurlaritzak, Gobernu Irekiaren Zuzendaritzaren bitartez, prozesu parte hartzaile bat jarri du abian, gobernu irekiaren arloan herritarrekin eta, bereziki, gazteekin batera jarduteko, proposatzeko eta ebaluatzeko modu berriak aztertzeko helburuarekin. Zehazki, gaur egungo Irekia parte hartzeko plataforma "berraztertu" nahi da, gazteen parte hartzeko beharretara eta eskaeretara egokitu ahal izateko.

"Etorkizuneko gobernu irekia… nolakoa?” lelopean, prozesu parte hartzaileak Euskadiko gazteen ekarpenak eta iritziak jaso nahi ditu eta, elkarrekin, etorkizuneko Irekia eraiki nahi du, ondoko hauek bezalako galderak erantzunez:

  • Gazte zaren aldetik zer gai interesatzen zaizkizu?
  • Horien artean zure ustez zein dira eztabaidatzeko garrantzitsuak? Eta nola?
  • Euskadin Gobernu Irekiari buruz zer pentsatzen duzu eta zer espero duzu?

Irekia eraiki bertatik bertara zein Irekia parte-hartze plataformaren eta sare sozialen bidez landuko da. Horretarako bertatik bertarako 3 topaketa egingo dira Bilbon, Gasteizen eta Donostian.

Topaketa horietako aurrena datorren azaroaren 7an, asteazkena, egingo da Bilboko Bilborock aretoan, 18.00etan. Bertan, “EUSKADIKO GAZTEEN PARTE HARTZERAKO BEHAR ETA LEHENTASUNEZKO GAIEN” inguruan eztabaidatuko da. Azaroaren 13an, asteartea, Europa Jauregian egingo den Gasteizko topaketan, Euskadiko gazteei parte-hartzea errazteko kanal egokienak identifikatzea bilatuko da.  Beranduago, azaroaren amaiera aldera, bertatik bertarako azken topaketa egingo da Donostian. Bertan, gardentasuna, kontuak aurkeztea eta open data bezalako Gobernu Irekiaren beste esparru batzuekin lotutako gazteen beharrak aztertuko dira.

Bertatik bertarako topaketa horietan guztietan lantaldeak antolatuko dira formatu murriztuan (8 eta 10 pertsona artekoak). Bertan, gazteek zein gazteriarekin eta gobernu irekiarekin lotutako gaietan adituek hartuko dute parte.

Bertatik bertarako kanal horiez gain, birtualki ere parte har daiteke Irekia plataformaren bitartez. Bertan, online galdeketa bat prestatu da, eta iritziak emateko eta proposamenak egiteko aukera eskaintzen da. Gainera, iritzi eta proposamen horiek —idatziz zein bideo-proposamenen bitartez— facebook-eko profilaren bitartez https://www.facebook.com/GobiernoVascoIrekia/ igor daitezke.

Informazio gehiago

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/debates/1186?stage=discussion

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AbiertoGob
    2018.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    Presentación del proceso participativo Irekia eraiki - https://t.co/ZoHQKnpBwo

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak