Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasun Sailak eta UNESPAk aseguruen sektoreko iruzurrari aurrea hartzeko oinarrizko lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute

2018.eko urriak 31

Ertzaintzaren eta aseguruen sektoreko profesionalen artean komunikazioa arintzea ahalbidetuko duten protokoloak diseinatuko eta ezarriko dira

Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak eta Espainiako Aseguru eta Berraseguru Entitateen Elkartearen (UNESPA) presidente Pilar González de Frutosek oinarrizko lankidetza hitzarmen bat izenpetu dute gaur aseguruen sektorean iruzurrari aurrea hartzeko lankidetza areagotzeko. Horretarako, bi aldeek etengabeko harremana eta lankidetza sustatuko dute iruzurraren aurkako ekintzen planifikazio estrategikoan edo analisian aritzen diren organoen, lantaldeen edo ekipoen artean.  

Oinarrizko hitzarmenean jasotako ekintzen artean nabarmentzen da Ertzaintzaren eta aseguruen sektoreko profesionalen arteko komunikazioa arintzea ahalbidetuko duten protokoloak diseinatzea edo ezartzea iruzurraren prebentzioaren eta ikerketaren arloan.

Bestalde, iruzurraren aurkako borroka alde batera utzita, aseguruen sektorea Ertzaintzarekin lankidetzarako bideak abian jartzeko prest dago, Polizia Judizialaren lanean eta dirua zuritzearen, terrorismoaren finantzazioaren eta krimen antolatuaren arloetan egindako ikerketekin zerikusia duten gaietan aseguru-etxeen eta kidegoaren arteko harremanak arintzeko eta errazteko. UNESPArekin ezarritako lankidetza zehaztu daiteke bide seguru, fidagarri eta efiziente bat ezartzean Ertzaintzak, Polizia Judizialaren lanean, eta Segurtasun Sailaren erantzukizunpean, planteatu behar izaten dituen informazio-eskaerak bideratzeko, ikerketa-lana errazteari eta delituak argitzeari begira.

Hitzarmena sinatzeko ekintzan sailburuarekin batera izan dira Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiaga, Ertzaintzaren zuzendari Gervasio Gabirondo eta Ertzaintzaren Erakunde Harremanetarako eta Komunikaziorako Zerbitzuko Joseba Gutierres. Eta UNESPAren aldetik, bestalde, presidentearekin batera izan dira UNESPAren batzorde iraunkorraren eta Euskadiko eta Nafarroako ordezkaritzaren presidente Pablo Mongelos eta UNESPAren iruzurraren prebentziorako eta iruzurraren aurkako borrokarako koordinatzaile Miguel Angel Vázquez.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko