Eu

Nora Abete Kontsumobideko zuzendariak eta Kepa Loizaga OCU - Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Erakundearen Euskadiko ordezkariak etxeko salmentez ohartarazteko jardunaldia antolatu dute

2018.eko urriak 31
  • Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Erakundeak eta Kontsumoaren Euskal Institutuak Bilbon etxeko salmentetan egon daitezkeen iruzurrez ohartarazteko jardunaldia antolatu dute
  • Nora Abete Kontsumobideko zuzendari nagusiak eta Kepa Loizaga OCUk Euskadin duen ordezkariak aholkuak emango dizkiete kontsumitzaileei, iruzur horien biktima izan ez daitezen

Bilbo. 2018ko urriaren 29a. Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Erakundeak (OCU) eta Kontsumoaren Euskal Institutuak, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren mendekoak, indarrak batu dituzte batzuetan atez ateko salmentetan erabiltzen diren iruzur- eta eraso-jardunbideen aurka borrokatzeko.

“Kontuz etxez etxeko salmentekin” izenburua du Kontsumobidek eta OCUk, gaur, asteartean, Bilbon antolatu duten jardunaldiak; jardunaldiaren bidez kontsumitzaile guztiei etxeko salmenten jardunbide-mota horren berri eman nahi diete eta egoera horretan nola jardun jakiteko aholku batzuk eman.

Kontsumobideko zuzendariak informazio-kanpaina egin zuen uda baino lehen, etxeko salmentekin lotura duten erreklamazio eta kexa kopurua areagotu egin baitzen. OCUren lankidetzarekin eginiko jardunaldien bidez, fenomeno horren aurrean alerta egon behar dela nabarmendu nahi da. Iaz, Euskadin, 2.934 erreklamazio jaso ziren etxeko salmentekin zerikusia duten gaien inguruan (Kontsumobiderenak, KIUBenak eta Kontsumitzaileen Elkarteenak barne). Aurreko urtearen aldean % 38ko gorakada ekarri zuen eta, Nora Abeteren hitzetan, “kezkatu egiten gaitu gorakada horrek. Jardunbide batzuk oso kezkagarriak dira. Saltzaile batzuek beren salmentak ia erabat bideratu dituzte bakarrik bizi diren adinekoetara”.

Zuzendariak azaldu duenez, Kontsumobideren helburua kontsumitzaileen eskubideak defendatzea da eta, horretarako, beren defentsaren protagonismoa ematea. “Herritarrak prestatu eta informatu behar dira, beren eskubideak ezagutu eta balia ditzaten; hori dela eta, kanpaina hau bereziki garrantzitsua da, gainera bereziki ahulak diren kolektiboetan eragiten duelako”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak