Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaritzak Eusko Legebiltzarrean aurkeztu ditu 2019rako aurrekontuak

2018.eko azaroak 06

Lehendakaritzaren 2019rako aurrekontu osoa 122,7 milioi eurokoa da, aurreko ekitaldiko aurrekontua baino 3,9 milioi euro handiagoa, beraz. Zatirik handiena (% 70,8) Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntza programetara eta proiektuetara bideratuko da (46,2 milioi), eta 40,5 milioi Berrikuntza Fororako izango dira, Euskadiko espezializazio adimendunaren estrategia garatzeko.

Lehendakaritzaren idazkari nagusia, Jesús Peña, arduratu da gobernuak joan den urriaren 23an onartu zuen Aurrekontuen Lege-proiektuan aurreikusitako Lehendakaritzaren kontuak gaur arratsaldean Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontuen Batzordean aurkezteaz. Aurkezpenean Lehendakaritzaren arloetako arduradunak ere izan dira: Jonan Fernández (Giza eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia), Mikel Anton (Europako Gaietarako zuzendaria) eta Zuriñe Elordi (Emakundeko idazkari nagusia).

Lehendakaritzaren arduradunak gastuen atala aurkeztu du, eta 2019rako aurreikusitako aurrekontu-horniduren programakako banaketa egin du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak