Eu

Lide Amilibia: “Gaur egun lan-erretirora iristen direnek esperientziaz eta ezagutzaz betetako motxila daramate gainean”

2018.eko urriak 30
  • Nagusilan Bizkaia, Nagusien Gizarte Boluntariotzaren XX. urteurrena

VG 18 10 30

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibiak adierazi du “gaur egun lan-erretirora iristen direnek esperientziaz eta ezagutzaz betetako ibilbidea —motxila— dutela" eta pertsona horiek “kasu askotan, motxila horri, euren bizitzan zehar beste mota bateko erakundetan egindako lana gaineratzen diotela”.

Nagusilan Bizkaia, Nagusien Gizarte Boluntariotzaren XX. urteurrenaren ekitaldian, sailburuordeak azpimarratu du, gaur egun Euskadin 67, 65 urte edo "gutxiago" dituzten, eta osasunez eta indarrez ondo dauden pertsonek, "euren ibilbide profesionalaren maila gorenean eta bizitza-esperientziaz beteta daudenean" lan profesionalik gabe geratu arren, "oraindik asko erakusteko aukera dutela”.

“Ondo dakizuen bezala, Nagusilanen asko eta ondo lan egin daiteke, ordainsari ekonomikorik jaso gabe” aitortu du Amilibiak. Duela gutxi egindako azterketa baten arabera, Euskadiko biztanleen % 13,4k —ia 242.000 lagunek— Hirugarren Sektoreko erakunderen batean boluntario gisa jarduten du.  Amilibiak adierazi duenez “mota honetako elkarteei euren denbora eskaintzen dieten boluntarioen % 14,5ek 65 urte baino gehiago ditu”.

Amilibiaren ustez “Euskadin arro egon gaitezke edozein motatako premiei erantzuteko gai den elkarte- eta erakunde-sare bat sortu duten herritar konprometituak ditugulako”. “Hori ez da berria" azpimarratu du, "historikoki laguntzen jakin izan duen herri bat gara. Auzolanerako grina horrek bereizi gaitu beti, eta hori herri bezala definitzen gaituen balio bat da”.

Ekitaldian ere parte hartu dute, besteak beste, José Luis Elosua Nagusilaneko presidenteak, Loli Bilbao Nagusilan Bizkaiko presidenteak, Isabel Sánchez Robles Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako foru diputatuak, Iñigo Pombo Bilboko Udaleko Gizarte Ekintza Arloko zinegotziak, eta Amaia del Campo Barakaldoko alkateak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak