Eu

Gobernu Kontseiluak Doako Laguntza Juridikoari buruzko Dekretua onartu du (Gobernu Bilera 2018-10-30)

2018.eko urriak 30

Dekretuaren helburu nagusietako bat doako justizia-sistemaren kudeaketan efizientziarik handiena lortzea da (joan den urtean, 21.564 pertsonak baliatu zuten sistema hori Euskadin)

2018. urtean, 14.580.000 euro bideratu dira Doako Laguntza Juridikora, eta 2019ko Aurrekontu Proiektuan, % 3,4ko igoera aurreikusi da

Euskadin, 2.700 profesional daude Ofiziozko Txandan inskribatuta (2.400 abokatu eta 300 prokuradore)

Gobernu Kontseiluak gaur onartu duen Doako Laguntza Juridikoari buruzko Dekretuaren xedea doako laguntza juridikorako eskubidea aitortzeko prozedura eta bertan esku hartzen duten organo eta erakundeen funtzionamendu- eta lankidetza-erregimena arautzea da.

Doako Laguntza Juridikoari buruzko Dekretuak, halaber, doako justizia-sistemaren kudeaketan efizientziarik handiena lortzeko helburua du, besteak beste (joan den urtean, 21.564 pertsonak baliatu zuten sistema hori Euskadin).

Dekretuaren artikuluek abokatutzako eta prokuradoretzako profesionalen elkargoen adostasuna lortu dute, legegintzako berritasunak egokitzen dituzte, administrazio-izapideak sinplifikatzen dituzte, genero-indarkeriako kasuetarako modulu espezifikoak sortzen dituzte, konplexutasun bereziko kasuetarako modulu bereziak ezartzen dituzte, eta abokatu eta prokuradoreei ordaintzeko indarrean dauden egungo baremoak eta haien elkargoentzako zenbatekoak gehitzen dituzte.

Euskadin, 2.700 profesional daude Ofiziozko Txandan inskribatuta (2.400 abokatu eta 300 prokuradore).

2018. urtean, Eusko Jaurlaritzak 14.580.000 euro bideratu ditu Doako Laguntza Juridikora, eta 2019ko Aurrekontu Proiektuan, % 3,4ko igoera aurreikusi da.

Dekretu hau Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean jurisdikzioa duten organo judizialetan bideratutako auzi mota ororen eta administrazio-prozeduren inguruko doako laguntza juridikoa jasotzeko eskubidea aitortzeko aplikatuko da, administrazio eskuduna edozein izanik ere, betiere legez doako laguntza juridikoa jasotzeko eskubidearen barruan badaude.

Bereziki, genero-indarkeriaren biktimak izan diren emakumeen kasuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan eta egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten toki-administrazioetan, administrazio korporatiboetan eta erakunde-administrazioetan sortzen diren administrazio-prozedurei dagokienez, eta atzerritarren arloan Estatuko Administrazio Orokorraren organoetan sortzen diren administrazio-prozeduren eremuan doako laguntza juridikoa jasotzeko eskubidea aitortzeko, arlo horri buruzko Estatuko erregelamendua aplikatu behar da.

Era berean, Doako Laguntza Juridikoari buruzko Legeak gatazkak konpontzeko babestutako prozesuetan (hala nola adiskidetzean, bitartekotzan edo arbitrajean) aplikatuko da araudi hau.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko