Berriak Hezkuntza
Eu

250.000 euro partikula-azelerazioaren eta neutronikaren alorreko ikerketa indartzeko (Gobernu Bilera 2018-10-30)

2018.eko urriak 30

Eusko Jaurlaritzak gaurko Gobernu Kontseiluan onartu du, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, 250.000 euroko diru-laguntza zuzena ematea  Materials Physics Center (MPC) Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentroari (BERC). Diru-laguntza partikula-azelerazioaren eta neutronikaren alorreko ikerketa indartzeko helburuetarako erabiliko du ikerketa zentroak.

MPC - Materials Physics Center irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta helburu hauek hartuta dihardu lanean: materialen fisikan bikaintasunezko foro intelektual bat eratzea, eta ezagutzaren eremu horretan bertan gradu-ondoko ikerketa eta irakaskuntza jarduerak bultzatu, gauzatu, lagundu eta finantzatzea. Bereziki, bikaintasunezko zentro honen jardunean nabarmentzekoa da ‘Polymers and Soft Matter’ (PSMG) lan taldea burutzen ari den lana. Talde hau erreferente de nazioartean polimeroen eta materia kondentsatu bigaren ikerketari aplikaturiko neutroi-tekniken arloan. Egun Euskadin neutroi-teknikekin burutzen den jarduera zientifiko nagusia zentro honek burutzen du.

Hori horrela, Polymers and Soft Matter taldea aitzindaria izan da, Estatu mailan, neutroien esperimentuak egiten. Neutroien dispertsio-neurriak instalazio handietan hartzen dira –normalean, nazioarte-mailakoetan– eta denbora mugatuz. Horrela, bada, egin beharreko esperimentuak prestatzea eta tokiko laborategietan teknika osagarriekin aurretik neurriak hartzea beharrezkoa da neutroien neurketa hobetu eta esperimentuak arrakastatsuagoak izateko. Emandako laguntzaren bidez, Donostian dagoen taldearen laborategian teknika osagarriak garatu ahalko dira materia kondentsatua delakoa aztertzeko, besteak beste, X izpiak angelu baxuetara difraktatzea (SAXS) eta argiaren dispertsioa (‘light scattering’).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko