Eu

Energia alternatiboak erabiltzen dituzten eraikin, instalazio, berriztagarri eta ibilgailuetan eginiko eraginkortasun energetikoaren inbertsioak 89 milioikoak izango dira 2025era arte (Gobernu Bilera 2018-10-30)

2018.eko urriak 30

Euskal sektore publikoaren jasangarritasun energetikoa hobetzeko neurri zehatzak hartu ahal izateko oinarriak onetsi dira

Aurreikusitako jarduketek aurrezpenak ekarriko dituzte, 2025. urtean energiaren amaierako kontsumoaren % 25era iristeko

2030erako Euskadiko Estrategia Energetikoak (3E2030), helburu gisa, besteak beste, euskal administrazio publiko guztiak energetikoki eraginkorragoak eta jasangarriagoak izateko inplikazioa lortzea aurreikusten du. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko arlo publikoaren jasangarritasun energetikoari buruzko Irailaren 22ko 178/2015 DEKRETUAren testuinguruan, gaur Euskadiko Gobernuak Jasangarritasun Energetikorako Jarduketa Plan Orokorra onetsi du. Planak administrazioen mendeko zerbitzu eta instalazioetan kontsumoa murrizteko neurriak zehazten ditu, bai eta horien eremuan energia berriztagarriak sustatzekoak ere.

Helburu horiek eraginkortasunez betearazteko, Planak eraikin eta instalazioen zerrenda bat jaso du, horiek taldekatzeko jarduketa-unitateen zehaztapena, jarduketa-unitateetarako helburuen ezarpena eta auditoretza- eta egiaztapen-plana irizpideekin. Lan egiten duten langileen gaikuntza- eta sentsibilizazio-plana ere zehazten du, beharrezko inbertsioen estimazioa eta jarduketa bakoitza egiteko epeak.

Gaur Plan hau onetsi ondoren, aitortutako unitate bakoitzean jarduteko plan bereziak prestatuko dira. Horiek eraikin eta instalazioen auditoretzak egin ondoren zehaztuko dira; horretarako, ekonomia-, ingurumen- eta gizarte-errentagarritasun handieneko jarduketak hautatu eta irizpide objektiboen arabera lehenetsiko dira.

Energia alternatiboak erabiltzen dituzten eraikin, instalazio, berriztagarri eta ibilgailuetan eginiko eraginkortasun energetikoaren inbertsioak, Dekretuak aplikatzen dituen erakundeen kasuan, 89 milioikoak izango dira 2016-2025 aldian.

89 M€-ko inbertsioak

-Eraginkortasuna eraikinak 64 M€

-Berriztagarriak eraikinak 9 M€

-Ibilgailuak (gainkostua) 16 M€

Inbertsioak sortutako aurrezpenen bidez berreskuratuko dira, aplikatutako neurrien itzulketa-epeen arabera. Aurreikusitako jarduketek aurrezpenak ekarriko dituzte, 2025. urtean energiaren amaierako kontsumoaren % 25era iristeko

Inbertsioen finantzaketa Dekretua aplikagarri duten erakundeen erantzukizunekoa izango da, eta, oro har, beren aurrekontuen arabera egingo da. Inbertsioak finantzatzeko, inbertsioak egiten dituzten eta horiek aurrezpenak partekatuz berreskuratzen dituzten zerbitzu energetikoko enpresak kontratatu ahalko dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko