Eu

Gobernuak “Elkarlan” sarien laugarren edizioa deitu du, balio publikoa sortzeko gai diren gizarte proiektuak aitortzeko (Gobernu Bilera 2018-10-30)

2018.eko urriak 30

Herritarrek sustatzen dituzten ekimen berritzaileak aitortzea helburu duten sarien laugarren edizioa da 

Gobernu Kontseiluak 2018rako “Eusko Jaurlaritzaren balio publikoa batera sortzeko proiektuetarako Elkarlan” sarien deialdia onetsi du. Eusko Jaurlaritzak deitzen dituen sari horien laugarren edizioa da; horien bidez, honako sei jardun-eremuetakoren batean balio publikoa sortzeko ahalmena duten hiru proiektu aintzatetsi nahi dira:

  • Osasuna
  • Ingurumena
  • Garapen ekonomikoa
  • Ikaskuntza-kultura
  • Gizarte-kohesioa
  • Gobernamendua, kultura demokratikoa eta erabaki publikoetako partaidetza

Hautaketa-batzordean aurreko deialdiko saridunek parte hartzen dute, eta batzordeak berak proiektuak dagoeneko ezarrita edo fase aurreratuan egotea balioetsiko du, berritzaileak izatea, elkarlanean oinarritutako partaidetzakoak izatea eta, horrela, gizarteak antolatzeko eta jarduteko duen gaitasuna ereduz adieraztea, gizarte-inpakturako ahalmena izatea eta genero-ikuspegia sartzea.

18.000 EURO

Deialdia, eskabidea aurkezteko egunean, helbide soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten eta beren jarduera nagusia bertan egiten duten irabazi-asmorik gabeko pertsona juridikoei baino ez zaie zuzentzen. Aukeratzen diren hiru proiektuetako bakoitzak 6.000 euro gordineko saria izango du, eta saritutako proiektua informazio-bide eta komunikabideetan zabalduko da.

Hautagaitzak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdia argitaratu eta biharamunetik aurrera. Eskabideak www.euskadi.eus  orrialdearen bidez aurkeztuko dira.

“Eusko Jaurlaritzaren balio publikoa batera sortzeko proiektuetarako Elkarlan” sarien laugarren deialdiko saridunen berri 2019ko urtarrilaren 1a baino lehen jakingo da. 

HELBURU ESTRATEGIKOA

Sari horien deialdia Euskadiko Demokraziari eta Herritarren Parte-hartzeari buruzko Liburu Zuriaren helburu estrategikoetako batean sartzen da; Gobernuak jarri zuen martxan 2014an, eta, horren bidez, “esperientzia berritzaileak garatzea sustatzen da, gure kultura demokratikoan berriak izan eta parte-hartzeari bide emateko formulak esperimentatzeko aukera ematen duten proiektu pilotuentzako laguntzaren bidez”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko