
Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak egiten dituzten instalazioak arauzteko Dekretu-proiektua
Instalazioen zerbitzuen hartzaileek berek proposatu ahal izango dituzte zuzenean ekimen hori hobetzen lagunduko duten ideiak eta ekimenak
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailean uste dugu Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren ekarpen guztientzat eta bakoitzarentzat ireki behar dela atmosfera kutsa dezaketen jarduerak egiten dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko instalazioak arautzeko dekretuaren lege-aurreproiektua.
Airearen kalitatearen eta atmosferaren babesaren azaroaren 14ko 34/2007 Legean, atmosfera kutsa dezaketen jarduerak egiten dituzten instalazioetatik ateratzen diren isuriak prebenitu eta kontrolatzeko araudia finkatzen da, eta araudi horretan, autonomia-erkidegoek arautzeko utzitako alderdi guztiak xedatu behar direla zehazten da.
Airearen kalitatearen eta atmosferaren babesaren azaroaren 14ko 34/2007 Legean, atmosfera kutsa dezaketen jarduerak egiten dituzten instalazioetatik ateratzen diren isuriak prebenitu eta kontrolatzeko araudia finkatzen da, eta araudi horretan, autonomia-erkidegoek arautzeko utzitako alderdi guztiak xedatu behar direla zehazten da. Horrekin batera, administrazio-izapideak sinplifikatu egin behar dira, eta bide elektroniko/telematikoen bidez egin, 34/2007 Legean ezarritako neurriak ezartzea errazteko.
Alegazioak aurkezteko epea eta lekuak
2011ko otsailaren 23tik martxoaren 21era iradokizunak eta alegazioak idatziz aurkeztu behar izango dira honako helbide honetan, "AKDJ DEKRETU-PROIEKTUA" aipatuz:
Ingurumenaren Plangintzaren Zuzendaritza
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arantza Saila
Eusko Jaurlaritza
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
eta Eusko Jaurlaritzako "Zuzenean" herritarrentzako arreta zerbitzuko lurralde bulegoetan, ondorengo helbideetan:
- Bilbao. Gran Vía, 85.
- Donostia-San Sebastian. Andia, 13
- Vitoria-Gasteiz. Ramiro de Maeztu, 10 behea