Eu

Desazelerazioa Eusko Jaurlaritzak eginiko aurreikuspenen esparruan

2018.eko urriak 30

PRENTSA OHARRA

ACETen balorazioa, 2018ko urria

 

DESAZELERAZIOA EUSKO JAURLARITZAK EGINIKO AURREIKUSPENEN ESPARRUAN

 

Ogasun eta Ekonomia Sailak egiaztatu du hirugarren hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapena argitaratzean agerian utzi dela aurreikuspenetako desazelerazioa heldu dela, dagoeneko. Zehazki, Eustaten datuen arabera, aldi horretako urte arteko tasa % 2,6koa izan da, aurreko datua baino hiru hamarren gutxiago.

 

Beraz, dagoeneko hazkunde gutxiagoko elkarren segidako bi hiruhileko ditugu, eta lehen hiruhilekoan lortutako gehiengoaren aldean (% 3,1) puntu erdiko intentsitatea galdu da.

 

“Argitu behar da ez gaudela atzerapen-egoera batean. Ekonomia hazten ari da, baina motelago”, esan du Azpiazu sailburuak. Egia esan, argitaratu den zifra Ekonomia Zuzendaritzan aldi horretarako aurreikusten zen tasa baino pixka bat txikiagoa baino ez da, bai urte arteko terminoetan (% 2,7 espero zen), bai hiruhilekoen artekoetan (% 0,5 hazi da eta % 0,6 haztea aurreikusten zen).

 

Gogora ekarri behar da BPGd-aren kuantifikazioan hamarren bateko aldea, norabidea edozein dela ere, ez dela oso esanguratsua.

 

Garrantzitsuena joera da, eta horretan jarraitzen da Ekonomian aurreratzen zen gidoia betetzen: tonu-galera leuna, % 2,0tik gorako balioetara hurbildu arte hurrengo hiruhilekoetan.

 

Eskuragarri dagoen egoeraren araberako informazioak pentsarazten digu ingurune ekonomiko ezegonkorragoan (merkataritza-gerra, erronka italiarra, populismoaren gorakada etab.) industria-klimak eragina izan dezakeela, kanpo-lehiaren eragin gehien jasaten duen sektorea baita.

 

Abuztuko esportazioen datuak –ziurrenik puntuala– eta eskari berrien moteltzeak industria goganbehartsua dakarte. Ordea, zerbitzuek, BPGd-aren bi heren baino gehiago sortzen dutenek, oso bilakaera positiboa dute oraindik.

 

Halaber, enpleguaren gorakada nabarmenak (% 2,0 kontuen aurrerapenaren arabera) pentsarazten digu euskal ekonomiak oraindik hauspoa duela aurtengo amaierako tartean eta hurrengo urte osoan urte arteko aldakuntza esanguratsuak izateko.

 

Azken batean, ekonomiaren desazelerazioa bai, baina alarmismorik gabe. Aurreikusitako egoera makroekonomikoaren barruan.

 

 

 

Vitoria-Gasteiz,  2018ko urriaren 30a

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GlaciarBlue
    2018.eko urriak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: ℹ️ La desaceleración se encuentra en el marco de las previsiones realizadas por el Gobierno Vasco ➡︎ https://t.co/DXUjIa8TaE

  • @Gob_eus
    2018.eko urriak 30

    Comentario de Twitter:
    ℹ️ Desazelerazioa Eusko Jaurlaritzak eginiko aurreikuspenen esparruan ➡︎ https://t.co/pDJtWiSJc2

  • @Gob_eus
    2018.eko urriak 30

    Comentario de Twitter:
    ℹ️ La desaceleración se encuentra en el marco de las previsiones realizadas por el Gobierno Vasco ➡︎ https://t.co/DXUjIa8TaE

Ekitaldiko kargudunak