Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak giza eskubideek XXI. mendean planteatzen dituzten erronka berrietan oinarritzen den Nazioarteko Biltzarra antolatu du

2018.eko urriak 31
  • Biltzarra azaroaren 7tik 9ra bitartean izango da, Bilbon, eta Giza Eskubideei esker baterako kanpainaren barruan sartzen da; kanpaina aurten jarri du abian Adierazpen Unibertsalaren 70. urteurrena ospatzeko

Jonan Fernández Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiak, gaur, Giza Eskubideen Nazioarteko Biltzarra aurkeztu du; biltzarra Eusko Jaurlaritzak antolatu du, UPV/EHUren Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedraren lankidetzarekin; “Erronka berriak” du lema eta orientazio nagusi. Aurkezpenean, Jon Landa katedrako zuzendaria izan da.

Biltzarra azaroaren 7tik 9ra bitartean izango da, Euskalduna Jauregian, eta Giza Eskubideei esker baterako kanpainaren barruan sartzen da; kanpaina aurten jarri dute euskal erakundeek abian Adierazpen Unibertsalaren 70. urteurrena ospatzeko.  Kanpaina abenduaren 10ean amaituko da, Giza Eskubideen Egunean; bertan, René Cassin sariak banatuko ditu Lehendakariak.

Aurkezpenean, Jonan Fernándezek esan du giza eskubideak oraintsu igaro den iraganaren eta datorren etorkizunaren “funtsezko gako” direla. “Egungo nazioarteko testuinguruko erronka nagusien inguruan hausnartzen saiatzen gara”, esan du.

Eusko Jaurlaritzako arduradunaren iritziz, munduko egoera “aldatzen eta mugitzen” ari da; bertan, giza eskubideak hierarkian goren mailako printzipio gisa duten alderdi politikoen hauteskunde-garaipenak eta diskurtso garrantzitsuak daude.

Esan duenez, giza eskubideak gure sasoiaren “eginkizun nagusia” da; izan ere, bere iritziz, “datozen hamarkadetan munduaren grabitate-zentroak elkartasunaren ardatzerantz egiten duen edo, ordea, indibidualismoaren ardatzean sakontzen duen ari gara jokoan jartzen”.

Testuinguru horretan, giza eskubideek erronka berriak planteatzen dituzte, eta horiek balioen kudeaketarekin dute zerikusia, besteak beste, aniztasunarekin eta bizikidetzako elkartasunarekin edo hezkuntzarekin, eta zenbait errealitatetan islatzen dira, esaterako, errefuxiatuetan, migrazioetan, pobrezian, ingurumen-erronkan, erlijio- edo kultura-aniztasunean, genero-berdintasunean, LGTB pertsonen eskubideetan, bazterketako eta bidegabekeriako modu berrietan edo nazioarteko terrorismoaren edo gerraren mehatxuaren erantzunetan.

Eusko Jaurlaritzaren iritziz, biltzar hau aukera bat da elkarbizitzaren erronka global berrien aurrean giza eskubideen garrantziari eta lehentasunari buruzko baterako kontzientzian sakontzeko.

Programa

https://bit.ly/2qjRS14

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Jon Landa