Eu

Beatriz Artolazabal: “Gure nagusiak hobeto biziko dira, guztion artean, osasunaren eta aisiaren arloetan konpainia, hurbiltasun, maitasun eta arretarako baldintzak hobetzen baditugu”

2018.eko urriak 30
  • Alday Fundazioaren egoitza berriaren aurkezpena Arespalditzan
  • “Bereziki gure aitona-amonek duten balio hori hobeto ezagutzen den landa-ingurunetan”.
  • Sailburuak Euskadi Lagunkoia programa azpimarratu du

Arespalditza/Respaldiza 18 10 30

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalen iritziz “gure nagusiak askoz hobeto bizi daitezke, guztiok elkarrekin, osasunaren eta aisiaren arloetan konpainia, hurbiltasun, maitasun eta arretarako baldintzak hobetzen baditugu, bereziki gure aitona-amonek duten balio hori hobeto ezagutzen den landa-ingurunetan”.

Alkatea, Gizarte Ongizateko eta Nekazaritzako foru diputatu Marian Olabarrieta eta Eduardo Aginako, eta Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapena eta Europar Politikako zuzendari Irma Basterra aldamenean zituela, Artolazabalek Aiarako Kuadrilla osoa eta Arespalditza bereziki zoriondu ditu “gaur goizean aurkezten ari garen adinekoentzako egoitza gune berriarengatik”.

“Instituzioek, gizarte-erakundeek, gizarteak eta familiek guztia zor diegun adineko horiei ahalduntze handiagoa lortzen lagundu behar diegu. Zorionez, gizartea gure adinekoek duten garrantziaz erabat jabetu da, haiek guri ezagutza, maitasuna, lana, balioak eta giza eta kultur ondarea eskaintzen baitizkigute”.

“Orain gure bizitzak duela 40 edo 50 urte baino luzeagoak dira. Haiek urte zailak indar handiz bizi izan dituzte, eta eurentzako eta euren ingurunearentzako bikainak izan daitezkeen urte batzuetan onena merezi dute.  Horrekin loturik, Eusko Jaurlaritzatik Euskadi Lagunkoia proiektua lantzen dugu” adierazi du sailburuak.

Artolazabalen iritziz “auzoek, udalerriek eta gizarte-inguruneek adinekoen bizitza erraztuko duten ekimenak asmatzea, praktikara eramatea eta kudeatzea da helburua. Horretarako, espaloietan edo parkeetan hiri-egokitzapen txiki batzuk egitea edo saltokiek haiengan ere pentsatzea lortu beharko da, edo nagusiengan pentsatutako kultura- eta kirol-espazioak sustatu beharko dira. Euskadi Lagunkoiaren ekimen batzuk baino ez dira".

“Gure programa arrakasta izaten ari da Europan, zahartze aktiborako ekimenen barruan. Gure nagusien familiek eta haien ondoan dauden pertsonek helarazten dizkiete afektibitate eta maitasun horiek. Familiez gain, gero eta beharrezkoagoa da gure nagusiek behar duten arreta hori osatuko duten profesionalen parte-hartzea. Eta horixe da gaur aurkezten diguten baliabide berritu honen kasua, bere kudeaketan sektore publikoak eta pribatuak elkarrekin jarduten baitute” azpimarratu du Artolazabalek.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Carlos Elizalde, Marian Olabarrieta, Eduardo Aginako; G. Alamillo