Eu

Artolazabal´ek “IV. Familia Planak bultzatutako lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko" sustapena azpimarratu du

2018.eko urriak 30
  • “Hainbat enpresatan esperientzia bateragarriak sustatzen ditu; gurasotasunerako baimen luzeagoak bultzatzen eta diruz laguntzen ditu”
  • Azkuna zentroan Afae elkarteak antolatutako Familiaren XIX. Astea

 

Bilbo, 2018-10-30    

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek IV Familia Planak sustatutako lan-bizitza eta familia bateragarri egitea azpimarratu du, “beste hainbat gauzaren artean, hainbat enpresatan bateragarri egiteko esperientziak sustatzen dituelako, haurra izan ez duenaren gurasotasunerako baimen-epe luzeagoak sustatzen eta diruz laguntzen dituelako, eta hezkuntza-sistema haurren lehen urteetan planteatutako beharretara egokitzen duelako”.

  

Azkuna Zentroan burututako ekitaldi batean, eta AFAEko zuzendari Itxaso Luzarraga, Teresa Laespada eta Iñigo Pombo aldamenean zituela, Beatriz  Artolazabalek, gaur arratsaldean, 2018ko Euskadiko Familia Sariaren banaketan hartu du parte. Saria MUTUALIA enpresari eman diote “bertako langileen bizitzak bateragarri egiteko erakutsitako konpromiso zabalagatik”. 

 

2018ko edizioan epaimahaiak “pertsona, lana eta familia bateragarri egiteko berrikuntza-balioak hartu ditu kontuan, bateragarri egitea baita gizarte-mailan gaur egun dauden erronka nagusietako bat”.

 

Artolazabalek azpimarratu du “Eusko Jaurlaritzak beste erakunde batzuekin eta sektore pribatuarekin egindako elkarlana, hirugarren sektoreko erakundeen laguntza jasotzen baitugu. AFAE Familiaren Euskal Kontseiluko kidea da eta eurekin batera lan egin ohi dugu, duela gutxi onartutako IV. Familia Plana lantzen aktiboki parte hartu baitute”.

 

“Euskal Autonomia Erkidegoko Familiei laguntzeko erakunde arteko IV. Plana 2018-2022k pixkanaka ezarri ahal izateko ekintza errealistak, iraunkorrak eta egingarriak proposatzen dituela” gogoratu du Sailburuak.

 

Jarduketak

“Besteak beste, Planak sustatzen dituen ekintza nagusiek honako alderdi hauek babesten dituzte: aspalditik langabezian dauden edo lan gutxi egiten duten eta seme-alabak dituzten pertsonak Enplegurako ekimen aktiboetan esku hartzea; gazteek etxebizitzak eskuratzeko lehentasuneko erreserba bat finkatzea; merkatu pribatuan gazteek etxebizitzak aloka ditzaten laguntzea; errenta baxuenak  dituzten familiei Haurreskoletan sartzen laguntzen diete eta 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten familiak zerbitzua ordaintzetik salbuesten dituzte; haurdun dauden ama gazteei laguntzeko programa soziosanitario pilotu bat sustatzen dute eta lan-eszedentziagatik gaur egun ematen diren laguntzak berbideratzen dituzte, gurasotasunagatik hartutako eszedentzien estaldura ekonomikoa bermatzeko (12 aste, kotizazio-oinarriaren % 100)” azpimarratu du Artolazabal sailburuak.

 

“Autonomia Erkidegoko sektore publikoan lan egiten duten pertsonen bizitza pertsonala, familiarra eta lanekoa uztartzeko neurriak ere jasotzen ditu, eta hitzarmen kolektiboetan eta lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko neurriak bultzatzen dira. Iaz bateragarri egiteko programa pilotu bat 3 enpresatan egin genuen bitartean, aurten jada 30 dira dihardutenak esperientzia eredugarri batean” zehaztu du Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak.

 

Sailburuak AFAEko kideei gogoratu die Familia eta haurtzaroaren aldeko euskal ituna, “haur eta nerabe guztien aukera-berdintasuna bermatuko duten neurriak sustatzen dituena”.

 

“Gure familiek eta gure haurrek Euskadik Europan burutzen duen gizarte-aurrerapenaren eta aurrerapen solidarioaren, gure gizartearen eraikuntzaren eta garapen iraunkorraren oinarria osatzen dute. Aldaketa asko ematen ari diren garaia bizi dugu, eta bizitzeko moduak eta ohiturak oso azkar aldatzen dira.

Horregatik egokitu egin behar gara eta, ahal den neurrian, aldaketa edo joera horiek printzipio humanista, sozial eta konprometitu batzuen barruan bideratu behar ditugu” gaineratu du Artolazabalek.

 

Artolazabalek “Euskadik eta Europa osoak bizi duten gaur egungo erronka demografikoak gainditu behar direla” aipatu du, eta Mutualia —2018ko Euskadiko Familia Saria— zorionduz amaitu du, “euren lanetik eta antolakuntzatik gure seme-alabentzako guztiok nahi dugun gizarte perfektu hori aurretik eta zuzen definitzen laguntzen dutelako”.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Itxaso Luzarraga, Juan María Aburto, Iñigo Pombo, Teresa Laespada, Mar Romera, Mario Iceta, Ignacio Toro