Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Artolazabal Sailburuak Indesa 2010 sozietatearen Administrazio Kontseiluan

2018-10-29

Gasteiz, 2018 10 29.

Gaurtik hasita, Eusko Jaurlaritza eta Gasteizko Udala dibertsitate funtzionala duten pertsonak lanean integratzeko xede duen Indesa 2010, SL sozietateko kide dira. Sozietate horrek 800 langile baino gehiago ditu eta horietatik %92k desgaitasunen bat dute. Bi erakundeek berriki eskuratu dituzte Indesa 2010 sozietatearen partaidetzak, harekin dituzten zerbitzu harremanen ondorioz.

Eusko Jaurlaritzari dagokionez, partizipazioak lehenengoz eskuratuta Indesa 2010 baliabide propiotzat jo ahal izango du, eta baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren menpeko erakundeen zerbitzu baliabidetzat ere. Gasteizko Udalak Indesa 2010 sozietatearen partaidetza bat 2014tik eduki arren, aurten handitu egin du partaidetza.

Apustu horren bidez, bi erakunde horiek Indesa 2010 sozietatearen Administrazio Kontseiluan eta ohiko kudeaketan sartu ahal izango dira. Sozietatean Arabako Foru Aldundiak dauka partizipaziorik handiena, eta harekin batera, lurraldeko beste toki entitate batzuek.

Gaur goizean bildu lehenengo aldiz Indesa 2010 sozietatearen Bazkideen Batzar Nagusia, Eusko Jaurlaritzak eta Gasteizko Udalak berriki haren partizipazioak eskuratu ostean. Erakunde horretako partaide dira Arabako Foru Aldundia, haren bazkide nagusia, Arabako Batzar nagusiak eta Gasteizko, Laudioko, Oiongo, Arratzua-Ubarrundiako, Aiarako eta Burgeluko udalak, bai eta Eusko Jaurlaritza ere, sartu berria.

Erakunde horien ordezkaritzan jardun dira Beatriz Artolazabal, Gorka Urtaran, Marian Olabarrieta, Pedro Elosegi, Natxo Urkijo, Eduardo Terroba, Blanca Antépara, Gentza Alamillo, eta Natividad López de Munain, eta Ramiro González Arabako diputatu nagusiak agurtu egin dituBatzar Nagusiaren hasieran. Ondoren Administrazio Kontseilua bildu da, zeinaren partaide dira gaurtik aurrera Eusko Jaurlaritza eta Gasteizko Udala. Arabako Foru Aldundia, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea (GOFE) eta Laudioko eta Oiongo udalek osatzen dute erakunde hori.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ramiro González, Gorka Urtaran, Pedro Elosegi, Marian Olabarrieta Natxo Urkijo, Eduardo Terroba, Blanca Antépara, Gentza Alamillo, y Natividad López de Munain