Eu

Marcos Muro: “Lanbidek enplegua lortzea asmo duten pertsonek jaso duten prestakuntza ahalik eta eraginkorrena izatea nahi du, benetan kontratazio-aukerak zabaltzea”

2018.eko urriak 29
  • Rosa Bilbao eraikina Petronorrek Somorrostron duen prestakuntza-zentro berri gisa inauguratzea

VG 29 10 18

Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak, gaur, zera esan du: “Lanbiden enplegu batera jotzen duten pertsonek jasotzen duten prestakuntza ahalik eta eraginkorrena izatea dugu helburu, benetan bide berriak eta kontrataziorako aukera berriak irekitzea”.

Murok, gaur, Petronorrek Somorrostro Prestakuntza Zentroan duen prestakuntza-zentro berezia hartuko duen  Rosa Bilbao eraikinaren instalazio berrien inaugurazioan parte hartu du. Ekitaldian, diplomak banatu zaizkie Kimika Instalazioko Operadorearen azken ikastaroan prestakuntza jaso duten 18 ikasleei. Lanbiderako ikastaroa da; Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak ematen duen ingurumen-kudeaketako profesionaltasun-egiaztagiri ofiziala jaso du.

“Gaur, enpresaren, Petronorren, Somorrostro prestakuntza-zentroaren eta Lanbideren arteko lankidetzaren adibidea dugu hemen, auzolanaren adibidea”, esan du Murok. “Akordio-mota horrek benetako intzidentzia du pertsonen enplegagarritasunean”, esan du. “Horren bidez eraginkorragoak izan gaitezke laneratzean; beraz, gure ustez bide hori erakargarria da”. LH dualean oinarritutako proiektu berritzailea da; bertan, ikasleak, Petronorreko operadore bilakatzeko beharrezko prestakuntza teorikoan oinarritzen den ikastaroaren lehen zatia egin ondoren, prestakuntzako bigarren fasean sartzen dira, eta prestakuntza duala sartzen da alternantzian profesionaltasun-ziurtagirian.

“Prestakuntzaren unea da, inguruneko enpresen beharrei erantzutekoa, besteak beste, Petronorren beharrei, haiei entzuteko unea, bai Gobernutik, bai LHko zentroetatik, besteak beste Somorrostrokotik, prestakuntza-planak errealagoak eta eraginkorragoak izateko”, esan du, amaitzeko.

Murorekin batera, ekitaldian, Javier Laiseca Somorrostroko prestakuntza-zentroko zuzendariak, Emiliano López Atxurra Petronorreko presidenteak, Nicolás Sagarzazu Eusko Jaurlaritzako Plangintza eta Antolaketako zuzendariak eta Maite Etxebarria Abanto-Zierbenako, Borja Liaño Muskizko eta Iñigo Ortuzar Zierbenako alkateek parte hartu dute.

Emiliano López Atxurra Petronorreko presidenteak ongi etorria eman die dagoeneko findegian lan egiteko kontratatu diren 18 ikasleei (7 emakume eta 11 gizon), eta prestakuntzak “beren garapen pertsonalaren eta profesionalaren funtsezko eragile gisa” duen garrantzia nabarmendu du.

Bestalde, Javier Laiseca Somorrostro prestakuntza-zentroko zuzendariak gaurko ekitaldia zer garrantzitsua den nabarmendu du, bai 13 hilez formatu dualean prestakuntza jasotzen jardun duten ikasleei diplomak banatzeko, bai findegiak “bere langileak ikaskuntza-metodologia berriak erabiliz prestatu ahal izateko” instalazioak inauguratzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak