Eu

Martindozenea aterpetxea egunez ere irekita egongo da ostegunetik, azaroaren 1etik, aurrera

2018.eko urriak 29

VG 2018 10 29

Iragaitzazko pertsona migratzaileen premiazko arretara zuzentzen den Irungo Martindozenea aterpetxea egunez ere egongo da operatibo eta erabilgarri. Aterpetxea eguneko 24 orduetan erabili ahal izango da, Eusko Jaurlaritzako  Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eta Gurutze Gorriak hitzartu dutenaren arabera. Datorren ostegunetik, azaroaren 1etik, aurrera izango da zabalik egunez ere.

Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko Gurutze Gorriak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Irungo Udalak, datorren astean, zehaztuko dituzte Martindozeneak eguneko 24 orduetan eskainiko duen laguntza kudeatzeko xehetasunak.

Martindozenea udal-aterpetxea iragaitzazko migratzaileei aldi baterako harrera egiteko baliabide bat da, Euskadiko Gurutze Gorriak kudeatzen duena. Aterpetxea udan gaitu zen Gipuzkoako udalerri horretan, eta, orain arte, egunez itxita egoten zen, gauez soilik irekitzen baitzuten.

Iragaitzazko migratzaileei ematen zaien arretan, Martindozeneak wifi-konexioa, gosariak, bazkariak eta afariak eskaintzen ditu. Erakundeen artean lortutako hitzarmenari esker, hemendik aurrera, Europa erdialderako bidaian Euskadira iristen diren iragaitzazko migratzaileek egunez ere babeslekua izango dute aterpetxean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko