
Eibar Ospitaleak ateak ireki dizkie Debabarreneko biztanleei
Ospitalea modu mailakatuan irekiko da, nahiz eta zerbitzu gehienak abian diren dagoeneko
Ospitale berriak Debabarrena eskualdeko biztanleentzako osasun eskaintza eta irisgarritasuna hobetuko ditu
Eibar Ospitaleak gaur, urriak 29, ireki ditu ateak goizeko 08:00etan. Debabarrena ESIko egituraren barruko beste zentro bat izango den Eibar Ospitalea Iñigo Urkullu lehendakariak inauguratu zuen joan den urriaren 22an. Bere instalazioek 27 milioi eurotik gorako inbertsioa egitea eskatu dute, eta 21.000 metro koadro ditu osasun arreta emateko. Bertan 200 profesional inguru arituko dira lanean, eta 97 lanpostu berri sortu dira.
Erreferentziako ospitalea Mendarokoak izaten jarraituko du, baina zerbitzu berriak herritar guztien osasun arreta hobetuko du. Eibar ospitalearen instalazio modernoak 24 orduz egongo dira irekita, Debabarreneko 75.000 bizilagunentzako osasun-eskaintza eta osasun-zerbitzuetarako irisgarritasuna hobetuz.
Ospitalea modu mailakatuan irekiko da, nahiz eta gaurtik aurrera bere zerbitzu gehienak dagoeneko martxan izango diren. Geroago osasun eskaintza handitu egingo da, farmaziako, ospitalizazioko eta errehabilitazioko zerbitzuekin.
Bestalde, ospitale berrian egongo dira Torrekuako Lehen Mailako Arretako Unitatea, Etengabeko Arreta Gunea (EAG) eta Ospitalez Kanpoko Osasun Mentaleko Zentroa.
Ospitalizazioko 3 unitate ditu, 20-24 oherekin eta puntako ekipamenduarekin, susperraldirako, errehabilitaziorako eta zainketa aringarrietarako.
Ospitale berriak errehabilitazio-zerbitzua ere izango du, anbulatorioko nahiz ospitaleko pazienteentzako.
Ospitale honen zerbitzu-eskaintza zabal horretan kanpo kontsultak ere badaude, kardiologia, pneumologia, barne medikuntza, neurologia, erreumatologia, errehabilitazioa, traumatologia eta endokrinologia espezialitateenak, guztira 14 kontsultarekin.
Azkenik, zerbitzu orokor klinikoak, kudeaketa zerbitzu orokorrak, sukaldea eta kafetegia ere baditu.
EIBAR ETA ERMUAKO EAGen ORDUTEGI ALDAKETA |
Eibar Ospitalea irekitzeak Ermuako eta Eibarko EAGen ordutegia aldatuko du, eta hau izango da ordutegi berria: · 17:00etatik 24:00etara lanegunetan · 08:00etatik 24:00etara larunbat, igande eta jaiegunetan |
-
2018-11-04
Comentario de Twitter:
RT @osakidetzaEJGV: El Hospital Eibar abre sus puertas a la ciudadanía de Debabarrena ➕ https://t.co/iFcTrn3lj6ℹ️ Están ya operativos la…
-
2018-11-04
Comentario de Twitter:
RT @osakidetzaEJGV: Eibar Ospitaleak ateak ireki dizkie Debabarreneko biztanleei ➕ https://t.co/pv242AEFsnℹ️ Gaurtik aurrera bere zerbit…
-
2018-10-30
Comentario de Twitter:
RT @jdarpon: El Hospital Eibar abre sus puertas a la ciudadanía de Debabarrena. https://t.co/pw5kBiPuKp -
2018-10-29
Comentario de Twitter:
RT @osakidetzaEJGV: El Hospital Eibar abre sus puertas a la ciudadanía de Debabarrena ➕ https://t.co/iFcTrn3lj6ℹ️ Están ya operativos la…
-
2018-10-29
Comentario de Twitter:
Eibar Ospitaleak ateak ireki dizkie Debabarreneko biztanleei. https://t.co/nBmInWfwTU -
2018-10-29
Comentario de Twitter:
El Hospital Eibar abre sus puertas a la ciudadanía de Debabarrena. https://t.co/pw5kBiPuKp -
2018-10-29
Comentario de Twitter:
RT @osakidetzaEJGV: El Hospital Eibar abre sus puertas a la ciudadanía de Debabarrena ➕ https://t.co/iFcTrn3lj6ℹ️ Están ya operativos la…
-
2018-10-29
Comentario de Twitter:
RT @osakidetzaEJGV: El Hospital Eibar abre sus puertas a la ciudadanía de Debabarrena ➕ https://t.co/iFcTrn3lj6ℹ️ Están ya operativos la…