Eu

Nazioarteko bi jardunaldik Zibersegurtasun eta 4.0 Industriako erreferente bihurtuko dute Euskadi

2018.eko urriak 29
  • Azaroaren 5ean Bilbok Basque Cybersecurity Day hartuko du, segurtasun informatikoaren topagunea, gaian espezializatutako eta Eusko Jaurlaritzak sortutako zentroak (BCSC) antolatutako ekitaldia
  • Besteak beste, ziber-delinkuentziaren aurrean enpresen eta gizarte osoaren babesa jorratuko dituen ekitaldiaren lehen edizioa da hau
  • Basque Cyber Security Centre FIRST-eko, mundu mailako informatika intzidentziei erantzuna ematen dieten ekipoen foroko eskubide osoko kide gisa onartu berri dute
  • Hiru aste geroago, azaroaren 26an, “Basque Industry 4.0.-The Meeting Point-en”, hots, Laugarren Industria Iraultzaren Euskadiko erreferentziazko ekitaldiaren 5. edizioa egingo da
  • Hori dela eta, Bilbok Europar Batzordeko adimendun espezializazioko hiru plataformen lehen bilera bateratua hartuko du eta Berrikuntza eta Fabrikazioa Aurreratuaren Zuzendari Slawomir Tokarsi-k txosten bat eskainiko du
  • Bertan gainera, lau zuzendari nagusi, goi mailako funtzionarioak, EB-ko beste aditu batzuk  eta industria-modernizazio, energia, nekazaritza-elikadura edo adimendun espezializazioko estrategiei buruzko plataformetan parte hartzen duten Europako eskualdeetako berrehun bat ordezkari izango dira
  • Basque Industry 4.0, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen sailak SPRI Taldearen bitartez antolatzen du eta enpresen, klusterren, zentro teknologikoen eta unibertsitateen eskutik garatuko da

“Basque Cybersecurity Day” eta “Basque Industry 4.0. The Meeting Point” jardunaldiek, urrats garrantzitsua izango dira, Euskadi Europa mailan, etorkizun hurbilera begira, gakoak diren Zibersegurtasuna eta  4.0 Industria bezalako bi esparrutan urrats berriak emateko. Bi ekitaldiak Bilboko Euskalduna Jauregian egingo dira azaroaren 5ean eta 26an, hurrenez hurren.

“Basque Cybersecurity Day” ekimenak arreta handia sortu du, izan ere zibersegurtasun arloko hornitzaile eta erabiltzaileak bildu eta arrisku mota berri honen aurrean, enpresen testuinguruan baita bizitza sozialeko beste edozein esparrutan babesteko garrantzia eta beharra nabarmentzeko balioko baitu. Bere lehen edizioa ospatu baino lehen ere, Estatu mailan parte-hartzaile kopuru handiena duen arlo honetako hiru ekitaldietako bat bihurtu da, 800 izen emateak gainditu ostean. Horrez gain, kongresu hau berriki sortutako Basque Cyber Security Centre (BCSC), mundu mailan gorabehera informatikoei erantzuna ematen dioten ekipoen FIRST (Forum of Incident Response and Security Teams) deituriko foroko eskubide osoko kide izendatzearekin bat egin du.

Ekitaldiak merezi duen arretak, bere lehen urtean Zibersegurtasun Euskal Zentroak garatutako estrategia eta lanari gehituta Euskadi, esparru honetan Europa mailako erreferente izatera lagundu du. Hitzorduak, arlo honetako buru eta eragileak bilduko ditu, besteak beste Mahir Nayfeh, McKinsey aholkularitza estrategikoaren firma ospetsurako Zibersegurtasun Industrialaren praktika globala gidatzen duen bazkidea, edo Samuel Linares, Accentureko aditu, Zibersegurtasun Industrialeko Zentroko fundatzaile eta esparru honi dagokionez Espainiako adituen artean maila internazionalean ospe eta oihartzun handiena duena. Biek elkarrizketa- solasaldi bat izango dute, garrantzi handiko gai bat jorratzeko asmoz: industria-enpresei eta azpiegitura kritikoei egiten zaien ziberespioitza.

Mahir Nayfeh-k lehenago Senior VP postua betetzen zuen Booze Allen Hamilton-en herrialde berean Cyber and Analytics-eko praktika zuzenduz. Nayfeh Doktoreak, Persiar Golkoko 3 herrialde arabiarretako azpiegitura kritikoentzako agenda teknologikoa eta babes-estrategien definizioa zuzendu ditu. Esperientzia zabala du digital oil fields sektorera aplikatutako Automatizazio Sistema eta Industria Kontroleko (IACS) ebaluazioan. Sektorean 20 urte baino gehiagoko esperientzia du, buru tekniko eta negozio-zuzendari gisa, hurrengo alorretan: Administrazio Publikoan, Defentsa eta Segurtasun Agentziatan, Finantza eta Retail-ean. Ingeniaritza Elektrikoan Doktore da Maryland-eko Unibertsitateagatik eta zenbait patente ditu.

Sei txosten eta mundu mailako hogeita hamar bat aditu, enpresa eta instituziok parte hartuko duten eztabaida desberdinak bilduko dituen egitarauaren testuinguruan, hots, Basque Cibersecurity Day-n, zibererasoen jomuga gisa enpresa txiki eta ertainari buruz, zibersegurtasuneko aukera gisa lankidetza publiko-pribatuari buruz, ekintzailetza digitalarentzako suposatzen duen erronka globalari buruz, hiritar digitalei edo sektoreko joerei buruz ere hitz egingo da. Egitaraua

Basque Industry 4.0-The Meeting Point

Bestalde, “Basque Industry 4.0-The Meeting Point” bere bosgarren ediziora heldu da, alorreko eragile nagusientzako -hala nola, instituzio publikoak, enpresak, klusterrak, zentro teknologikoak eta unibertsitateak-, 4.0 Industriaren inguruko urteroko gomuta data bihurtuta. Nazioartean erdietsitako ospeak Europar Batzordeak ekitaldi honek, adimendun espezializazioko (S3Platforms) hiru plataformen lehen bilera bateratuarekin bat egin dezanerako erabakia har dezala ekarri du. Hitzordua, eskenatoki berean burutuko da hilaren 27an eta 28an. Berez, Berrikuntza eta Fabrikazio Aurreratuko (DG GROW) Zuzendari Slawomir Tokarsik Kongresuko txosten batean zuzenean parte hartuko du, eta Batzordeko web orrialdean bertan esteka bat gehitu dute, Basque Industry 4.0-n parte hartzeko gonbidapena luzatuz.

Bilbora berariaz hurbilduko dira, Europako Batzordeko lau zuzendari baita industria-modernizazioaren, energiaren eta nekazaritza elikaduraren inguruko plataformetan parte hartzen duten 120 eskualde baino gehiagotako berrehun ordezkari ere. Horiekin batera adimendun espezializazioko estrategien (DG GROW, DG REGIO, DG RTD, DG ENER, DG AGRI eta JRC) garapenean lan egiten duten Europar Batzordeko Zuzendaritza Nagusi desberdinetako goi funtzionarioak  eta aditu tematikoak izango dira.

Kongresuaren egitarauak besteak beste honako hauek izango ditu: osoko sesioak, sesio paraleloak, 4.0 teknologien enpresa hornitzaileei dedikatutako erakusketa-txokoa eta 4.0 industria eta, startup-en bizkortzailea den Bind 4.0-rentzako soluzioen “gamifikazioari” arreta berezia jarriko dion tailer eta esperimentazio txokoa. Guztira, 2.000 parte-hartzaile baino gehiago, 60 txostengile 30 konferentzia baino gehiagotan eta stand propioa izango duten 135 enpresa, marka guztiak hautsita. Txostengileen artean nabarmentzekoa da Milango Politeknikoko irakasle titularra den Marco Taisch, 4.0 Industria errentagarri egiteko moduaz jardungo duen txostena eskainiko duena.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Sailak SPRI Taldearen bitartez antolatutako eta azaroaren 26an egingo den ekitaldia, laugarren industria iraultzaren inguruko eztabaida bultzatzea eta ekoizpen prozesuetan informazioaren teknologia berriak txertatu daitezela du helburu. Gaiak

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2018.eko urriak 29

    Comentario de Twitter:
    Dos jornadas internacionales consolidan Euskadi como referente en Ciberseguridad e Industria 4.0 https://t.co/KDLZhFIrZF

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Javier Diéguez (Zibersegurtasun Euskal Zentroa - Basque Cybersecurity Centreko zuzendaria)