Eu

Gobernuak aurrekontuak aurrera ateratzeko borondate irmoa duela ziurtatu du Azpiazuk

2018.eko urriak 29

Radio Euskadiko “Boulevard” saioan Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazu izan da gaur gonbidatua. Bertan, Euskadirako 2019ko Aurrekontuen Proiektuaz jardun du.

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomiako sailburuak, duela gutxi aurkeztutako Euskadirako 2019ko Aurrekontuen Proiektuari buruz galdetuta, adierazi duenez, aurrekontu onak dira, aurrekonturik onenak krisitik irtendakoan. Hala, azpimarratu duenez, Euskadirentzat ona da onartuta izatea, “Aurrekontuak merezi du, benetan”, zehaztu du.

Horren haritik, Azpiazu sailburuak ziurtatu duenez, aurrekontu honek Euskadiren premiei erantzuten die eta, azaldu duenez, aurrekontuaren % 80 gastu sozialera bideratzen da, inbertsio publikoa % 7,4 igotzen da, berrikuntza % 6,5 eta soldatak % 2,25. Hala ere, Azpiazuk azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzak ezin du sartu pentsioen arloan. “Errekurtso bat aurkez lezakete gure aurrekontuen kontra”, gaineratu du.

Legebiltzarreko taldeekin izandako negoziazioei buruz, sailburuak adierazi duenez, alderdi guztiek “Pole Position” delakoan jarraitzea espero du.

Gainera, 2019ko Aurrekontuen onespenean luzapen posible bati buruz galdetuta, Azpiazuk azaldu duenez, luzapen batek, ikuspegi operatibotik, ez luke aldaketa handirik ekarriko herritarrentzat. “Inbertsio batzuetan izan lezake eragina, baztertuta geratzeko arriskuarekin”, gaineratu du.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak